Daniel Innerarity-ren hitzaldia

No profile photo Poeta_Medianoche | 2008-04-16 21:24

1- Laburpena:

 Innerarity jaunaren hitzaldiaren xedea ezagutza-gizartean bizirauteko nondik norakoa izan zen. Gaur egun ezagutza informazio gehiegi dugunez zaila eta eskerga egiten zaigu informazioa sailkatu eta ulertzea. Bertan kokatzen da desafio garrantzitsuena; informazio gehiengoaren gestioa. Informazio gehiegi izateak tonto bilakatzen gaituelako.

 
Lehen, gure arbasoek, jakintzak esperientziatik jasotzen zituzten. Bere eskarmentu eta bizitzaren ibilaldian lortutakoak ingurukoek lehen eskutik interpretatu eta sinesten zuten. Gerora bazekiten ezagutzak praktikan jarriz gero emaitza berdina edo antzekoa izango zutela. Egungo gizartean geratzen dena, berriz, guztiz bestelakoa da. Ezagutza mordoa jasotzen dugu iturri desberdinetatik, eta ez dakigu zehazki zein den egia eta zein gezurra. Nahasmen horrek ezjakin eta tonto bilakatzen gaitu Innerarityren aburuz. Hartzaile pasibo bihurtzen gaitu informazioak, eta kantitatean ere gaindituta aurkitzen da gaur egungo biztanlea. Arazo horrek sortzen duen gatazkarik larriena informazio hartzailearen nahasmena eta irizpide propio baten gabezia da. Jasotako ezagutzak ezin dira aburu sinple batekin azaldu, eta hortaz, ezinezkoa zaigu egia edo gezurra den egiaztatzea.

 Buruhaustea konpontzeko Innerarity irakasleak irizpide batzuk luzatu zituen. Haietan garrantzizkoena lanaren banaketan oinarritutakoa. Hein batean soberan dagoen informazioa alboratzea. Bakoitzaren kapazitate eta posibleak dituen ezagutzetan soilik trebatzea. Beharrezkoa ez zaigun informazio, datu eta ezagutzak gure kapazitatetik at daudela onartu eta horrekin gure kontrolpean duguna maneiatu eta kontrolatzea.

 Amaitzeko bizitzan zehar beharrezkoak izango ditugun gomendioak luzatu zituen:

1. Atentzioa gestionatu:  Bi gauzei aldi berean arreta jartzeko gai ez garenez, informazioa kontu handiz aukeratu behar dugu. Guretzat funtsezkoena eta baliagarriena lortuz.

2. Informazioa kendu: beharrezkoa ez duguna ezabatu eta mantendutakoa ganoraz erabili.

3. Zure kabuz pentsatu: Topikoak baztertu eta osatu zure irizpide propioa nahiz eta besteekin bat ez etorri.

4. Elkarlana eta kooperazioa: Sinplifikazio eta lan banaketaz baliatuta konfiantzan oinarritutako sistema eraiki.

5. Laburra izan: Sintesirako ahalmenak garrantzia, azterketetan, lanetan, norbere bizitzan...

 2- Iruzkina:

 
Baliagarria izan zen Innerarityren hitzaldia, batez ere konturatzeko informazio asko izateak ez dakarrela ezagutza handiagoa. Baina, nire aburuz, baliagarriena gure arbasoen jakintzak baloratzearen aipamena izan zen.

 
Gau egungo gizartean pertsona nagusiak baztertzen dira, ez da kontuan hartzen bere bizitzan zehar izandako bizipenek gureetan lagun gaitzaketela. Gehiago baloratzen dugu CPU baten programa bat ereitea noiz egin behar den baino, MSNko azken bertsioa izatea animalien espezieak desberdintzeko gaitasuna baino edo MP4 baten funtzionamendua kontrolatzea oliozko lanparen funtzionamendua baino... Nik ez dut egoera ulertzen, teknologiaren monopolioak gure Historia eta gure arbasoen Historia suntsitzen ari da pixkanaka-pixkanaka. Baina larriena egoera horretaz konturatzen ez garela da. Edo behintzat, konturatu nahi ez dugula.

 Azken urteotan gizakien indibidualismoak beren burua eta bizitza autonomiaz gidatzen irakatsi dio, baina betiere inguruko egoera soziala ahaztu gabe. Orain, berriz, indibidualismoak gure bizitzaren autonomia bermatu baino isolatu egiten gaitu. Elkar-komunikazioa sustatu egin du teknologiak, baina aurpegi-aurpegikoak asko galdu du. Bideak kudeatu eta oraina zein etorkizunari iraganari bezainbesteko garrantzia eman ezean... nora helduko gara?


Utzi iruzkina: