Daniel Innerarityren hitzaldia
LABURPENA:
Pasa den ostegunean, hau da, otsailaren 21ean Daniel Innerarity filosofoa izan genuen Eskoriatzako huhezi fakultatean. Daniel Innerarity Bilbon jaiotakoa bada ere, momentu honetan Frantzian bizi den filosofoa da. Hau, Eskoriatzara, ezagupenaren gizartean bizirauteko hainbat azalpen eta aholku ematera etorri zitzaigun, eta nola ez, horri buruzko bere iritziak ematen ere.
Hasteko, Innerarityk bere hitzaldia hasi zuen esanez, <jende gutxik uste duela gizarte mota honetan bizitzea zaila dela>. Berak topatzen duen arrazoi nagusiena zailtasun honetarako, gehiegizko informazioa da, eta gehienbat informazio honi egin behar diogun kudeaketa da gure desafio printzipala. Gainera, ezagupenaren gizarte honek gero eta leloagoak egiten gaituela esaten zuen behin eta berriz Daniel Innerarity jaunak.
Jarraitu zuen esanez, gure aitona-amonak gu baino jakintsuagoak zirela, garai haietan jakitea posible zen guztia zekitelako; aldiz, guk informazio multzo izugarri honen aurrean ezinezkoa dugu guztia jakitea, ezta erdira ere ez gara heltzen. Informazio multzo handi honek mundu arraro moduko batean sartzen gaitu eta azkenean nahasmenean bukatzeko arriskua daukagu.
Gehiegizko informazio honen aurrean filtro moduko bat erabiltzen dugu geroago nahi dugun informazioa aukeratzeko (kantitate txikiago batean). Gainera filosofo honek uste du gure gizartea gu baino argitsuagoa dela, bertan milaka objektu daudelako guk euren funtzionamendua nolakoa den jakitea ezinezkoa duguna. Beraz bigarren eskuko mundu batean biri garela dio. Teknologia berrien adibidea jartzen du, esanez, gauzen erabilera, jolastuz ikasten dela, horregatik umeek nagusiek baino gehiago dakite gauza hauei buruz.
Daniel Innerarity filosofoak, garrantzitsuagoak ikusten ditu gizarte honetan jendeak egiten dituen gauza argiak, jende argia baino. Berak, hiru talde banatzen ditu garrantzitsuak ikusten dituena: alde batetik datuak daude, zeintzuk gai bati buruzko elementu garrantzitsuak dira; beste batetik, informazioa dago, zein era on baten antolatutako datuak diren; bukatzeko, ezagupena, datuen diseinua dela dio, pausurik zailena dena.
Azkenik, filosofo honek dio, filtroak oso beharrezkoak direla, gizarte honetan informazio eran dugun zarata alde batera uzteko. Bost pausu ematen dizkigu Danielek: arreta kudeatu (ezin diegunez bi gauzei batera arreta jarri, garrantzitsuena aukeratu), informazioa deuseztatu (informazioa deuseztatzen saiatu behar gara), batengan pentsatu (formazioan datza honek), kooperatu (kooperazioa sinpletasun onena da) eta xehea izatea (sinpletasun on bat beharrezkoa da).
IRITZI PERTSONALA:
Nire aldetik, esatea, Daniel Innerarity filosofoak emandako hitzaldia gustatu zitzaidala. Alde batetik gai interesgarri bati buruz hitz egin zuela uste dut, aurretik burutik pasatu ere ez zitzaidana egin. Bestetik, bere hitz egiteko era, eta zen ordua zela eta hitzaldi atsegin bat jasotzearen aukera ona iruditu zitzaidan.
Asko ikasten da filosofo edo jakintsu hauetatik, beti da aberasgarria hauen hitzaldi bat entzutea, edo hauek duten informazioa bereganatzea, apur bat besterik ez bada ere. Aurretik konturatu ere ez banintz ere, egia da informazio gehiegizko batean biri garela.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: