HUHEZIra
hitzaldia ematera etorri zen Daniel Innerarity Bilbon jaio zen 1959an, eta
filosofia irakaslea da Zaragozako Unibertsitatean. Bere saiakerengatik hiru
sari lortu ditu, Miguel de Unamuno, Espasa eta Espainiako Literatur Sari Nazionala, eta El País eta El Correo
egunkarietako kolaboratzailea da.
Hitzaldiaren gai
nagusia ezagutzaren gizartea izan zen, eta gizarte honetan bizirauteko hainbat
gomendio egin zituen, eta aldi berean kritikatu egin zuen gizarte honen hainbat
aspektu.
Bere ustez,
informazioa denon eskura egotea ez da abantaila bat, baizik eta guztiz
kontrakoa. Informazio gehiegi dugunez, ez dakigu zer egin, eta neurri batean,
tentelagoak bihurtzen gaitu. Lortzen dugun informazioa beste batzuek kontatzen
digute, bitartekari asko daude, eta, ondorioz, informazioa ez da lehen eskukoa.
Azpimarratu zuen beste aspektu bat jakintzarena izan zen. Gaur egun informatuta
daudenei deitzen diegu jakintsuak, eta besteei aluak. Baina ez dira aluak,
soilik nahastuak daude hainbeste informazioagatik. Horregatik, gure erronka informazio
gehiegia kudeatzea izan behar da.
Innerarityk
menpeko bezeroak garela dio, gizartea gu baino azkarragoa delako. Haren
iritziz, gizakiok protesiekin bizi gara orain, makinak direla eta. Hala ere,
gainazalean bizi garela uste du, barruan zer dagoen begiratu gabe. Horren
adibide da makinak erabilerarekin ikasten ditugula erabiltzen, eta ez
jarraibide-orriak irakurriz. Ondorioz, pertsona azkarren beharrik ez dugu, baina
bai makina azkarrena.
Beste arlo
batean, datu eta ezagutzei buruz aritu zen. Ez direla nahastu behar esaten du,
datuak adierazle arruntak baino ez direlako, baliorik gabekoak. Informazioa
lortzeko, datuak irizpide batzuen arabera irakurri behar dira, eta irizpide
horiek zuzenak izan behar dira.
Amaitzeko, bost
gomendio labur egin zituen gizarte honetan arazorik ez izateko:
- Atentzioa
kudeatu
- Informazioa
ezabatu
- Bakoitzak
bere ideiak eduki
- Kooperatu
- Laburra
izan
Iruzkinak
Utzi iruzkina: