Space truckin'

la frikipedia

spacetruckin 1456152802518 Space truckin' | 2008-05-14 14:53

Beraien esanez, Wikipediaren alternatiba bezala sortu zen. Funtzionamendua berdina da, baina ez edukia. “Freak munduko” artikuluez josita dago eta hizkuntza bakarrean idatzita daude artikuluak: gaztelera. Bertako izarrak Doraemon, Steven Seagal, Chuck Norris… Jadanik, 5.800 artikulu baino gehiago ditu eta orain %50a baino ortografia falta gehiago dituzte. Euskarazko fikipedia noizko?   http://www.frikipedia.es


Jostxo Anitua

spacetruckin 1456152802518 Space truckin' | 2008-05-11 13:52

Orain dela 20 egun, hau da, apirilaren 23an hil egin zen Josetxo Anitua musikari Eibartarra. Euskal Herriko rockeroen artean ezaguna zen Bilbon bizi zen eibartar hau. 80. Hamarkada bukaeran Cancer Moon taldearen abeslaria izan zen, abertura hau 1995an bukatu zelarik. Gure bihotzen oraindik bizirik daude berak abesten zituen doinuak, nahiz eta Cancer Moonen abenturaren ostean zuzeneko musika alde batera utzi. Egia esan, nik orain dela lau urte entzun nituen lehenengo aldiz bere abestiak. Azken urteotan berriz ere abesteko gogoa piztu eta berriz ere ohol gainera igo zen, lehenengo Atom Rhumba...


Mac

spacetruckin 1456152802518 Space truckin' | 2008-05-10 16:55

Orain dela hilabete batzuk hasi nintzen Mac erabiltzen, eta informatikaren beste aldea ezagutu nuen. Hasieran ez zitzaidan batere gustatzen, 10 urtez Windows erabili ondoren ezin nuen nire burua moldatu Tigger edo Leopard bezalako sistema operatiboetara.Baina ordenadorearekin lanean ikusi nuen nola ordenadorea ez zen blokeatzen lanaren erdian, antibirusik ez nuela behar eta dena eskura izateko klik bakar bat behar nuela. Informatikaz dakidan guztia pc-ei esker dakit, beti formateatu behar izaten nuelako, pieza berriak erosi behar nituelako eta driverrak egunero deskargatzen ibili beharrik e...


Patxi Trapero euskal blogintzan aintzindaria da. Urretxuko polizia munizipala da, eta bere denbora librean multak jarri eta blogean idazten duela dio Berriako elkarrizketan.Patxi munipa izateaz aparte ere idazlea (blogaria) omen da. Tipo xelebrea da eta seguruenik mutil zaharra... hainbeste denbora librerekin sei blog kudeazen ditu.  Euskara interneten zabaltzeko lanean dihardu eta dagoeneko batzuek sareari 8. probintzia deitzen hasi dira.  Oraindik lan handia dago hau errealitate sendo bat izateko, baina helburua lortzeko beste 10 Patxi Trapero beharko ditugu.  


Daniel InnerarityDaniel Innerarity filosofo eta idazlea Joseba Azkarragak ekarri zuen  HUHEZIra. Bilbon jaio zen orain dela 49 Bilbon.  Filosofia ikasi zuen Nafarroako Unibertsitatean eta gaur egun Zaragozako Unibertsitateko Filosofia irakaslea da.  1985an hasi zuen idazle ibilbidea eta denbora librea duenean El Pais eta El Correon iritzi artikuluak idazten ditu.Filosofia irakasleak gaur egungo gizarteaz hitz egin zuen, baina batez ere teknologia eta ezagutzaz. Bere ustez, gaur egungo gizartea edo informazioaren gizartea ezagutza maila asko jeitsi dela. Gaur egun edonork edoz...


blogak

spacetruckin 1456152802518 Space truckin' | 2008-05-08 18:29

BUENOS DIAS SILICON VALLEYBlog honetan Kalifornian gertatzen denaren berri izateko balio digu. Baina ez hori bakarrik, teknologia eta internetekin erlazionaturiko berriak ere idazten ditu. Adibidez, Google enpresan ezer ordaindu gabe jateko metodoa azaltzen digu. Web orri honetan gazteleraz idazten du egileak.http://bdsv.zoomblog.com/MU 2.0Ez nekien Mondragon Unibertsitateak blog bat zuenik, lana egiterako orduan konturatu nahiz. Blog honek idazle asko ditu eta bertan gai oso ezberdinak jorratzen dira: teknologia, kontakizun pertsonalak, informatika programak erabiltzen ikasteko… Bitakora h...


Hemen duzue aste satuan pasa dudan lekuaren mapa. Klima tropikaleko leku lasai hau ARRASATE da, nire herria. tagzaniapasteTagzania: yosport


AEBko enpresa batek hiriak 360º kamara batekin grabatu ditu eta bere webgunean eskegi ditu. Enpresaren izena IMMERSIVE MEDIA da. Hemen duzue linkahttp://www.immersivemedia.com/


EpaHemen duzue TVCik telebista katalanak Chimo Bayo dj balentziarrari egindako elkarrizketa. Bertan 80. hamarkada bukaeratik 90. hamarkada erdirarte iraun zuen RUTA DEL BAKALAOari buruz hitz egiten du. Mugimendu musikal eta kultural honen ikur handietakoa da Chimo Bayo.


google calendar

spacetruckin 1456152802518 Space truckin' | 2008-04-03 14:39

EpaGaurkoan google calendar erabiltzen ikasi dugu. Ni egutegi hau ez dut erabili behar iCal/en antzekoa delako eta hau erabiltzera ohituta nagoelako.Hemen duzue nire eskolako egutegia


spacetruckin 1456152802518

Joxe Aranzabalek derrigortu gaitu bloga egitera