Jostxo Anitua
Orain dela 20 egun, hau da, apirilaren 23an hil egin zen Josetxo Anitua musikari Eibartarra. Euskal Herriko rockeroen artean ezaguna zen Bilbon bizi zen eibartar hau. 80. Hamarkada bukaeran Cancer Moon taldearen abeslaria izan zen, abertura hau 1995an bukatu zelarik. Gure bihotzen oraindik bizirik daude berak abesten zituen doinuak, nahiz eta Cancer Moonen abenturaren ostean zuzeneko musika alde batera utzi. Egia esan, nik orain dela lau urte entzun nituen lehenengo aldiz bere abestiak.
Azken urteotan berriz ere abesteko gogoa piztu eta berriz ere ohol gainera igo zen, lehenengo Atom Rhumba taldeak Bilboko Kafe Antzokian Ruta 66 aldizkariaren 20. urtemuga ospatzeko eta gero Mattin getxotarrarekin zuzenekoak egiten. Lehengo gau ura magikoa izan zen eta plastiko batean grabatu zuten momentua. Bertan egon ginen guztiok oso gustora irten ginen Antzokitik.
Apirilak 24an lurperatu zuten bere herrian, Eibarren. Beti gure artean egongo zara Josetxo!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: