blogak

spacetruckin 1456152802518 Space truckin' | 2008-05-08 18:29

BUENOS DIAS SILICON VALLEY

Blog honetan Kalifornian gertatzen denaren berri izateko balio digu. Baina ez hori bakarrik, teknologia eta internetekin erlazionaturiko berriak ere idazten ditu. Adibidez, Google enpresan ezer ordaindu gabe jateko metodoa azaltzen digu. Web orri honetan gazteleraz idazten du egileak.

http://bdsv.zoomblog.com/

MU 2.0

Ez nekien Mondragon Unibertsitateak blog bat zuenik, lana egiterako orduan konturatu nahiz. Blog honek idazle asko ditu eta bertan gai oso ezberdinak jorratzen dira: teknologia, kontakizun pertsonalak, informatika programak erabiltzen ikasteko… Bitakora hau euskaraz eta gazteleraz idatzita dago.

http://blogs.mondragon.edu/planet/

OSKAR VITORIA BITXIGILE ARTISAUA

Blog komertzial hau Goiena.net blog komunitatearen barruan dago eta bezeroekiko harremana hobetzeko sortu zuten.  Bertan sartzen duten produktuen argazkiak ikus daitezke, dendara joaterakoan ideia bat izateko. Bloga erdaraz eta euskaraz idatzita dago, bezero guztientzako egina baitago.

http://goiena.net/blogak/vitoria/

PERRETXIKOEN BLOGAK

    EITB ere blogen munduan sartu da. Baina ez dira komunikazioaz hitz egiten duten blogetara mugatu, baizik eta era guztietako bitakorak daude bertan. Hau, adibidez, perretxikoen inguruan hitz du. Dagoeneko 109 perretxiko klasifikatu dituzte. Segi horrela!

http://blog.eitb.com/perretxikoenbloga/cat/

KINGSTON HIRIA

    Goienaren blogen artean egon arren, Kingston Hiria irrati programa Bilbo Hiria Irratiak egiten du. Bitakorak oso izen polita duela uste dut, Jamaika Ikusteko Jaio Gara. Karibeko irla honen erritmoak mundu guztitik zabaldu dira , eta nola ez Euskal Herrian. Reggae, Ska eta Dub musika estiloen berri izateko ezin hobeta da blog hau.

http://goiena.net/blogak/kingstonhiria
 


Utzi iruzkina: