Mac

spacetruckin 1456152802518 Space truckin' | 2008-05-10 16:55

Orain dela hilabete batzuk hasi nintzen Mac erabiltzen, eta informatikaren beste aldea ezagutu nuen. Hasieran ez zitzaidan batere gustatzen, 10 urtez Windows erabili ondoren ezin nuen nire burua moldatu Tigger edo Leopard bezalako sistema operatiboetara.

Baina ordenadorearekin lanean ikusi nuen nola ordenadorea ez zen blokeatzen lanaren erdian, antibirusik ez nuela behar eta dena eskura izateko klik bakar bat behar nuela. Informatikaz dakidan guztia pc-ei esker dakit, beti formateatu behar izaten nuelako, pieza berriak erosi behar nituelako eta driverrak egunero deskargatzen ibili beharrik ez dagoelako.

Beraz, bi ordenadoren sistema nagusiak erabili ondoren, nik egin dut aukera: Mac. Nahiz eta hasieran garestiago izan eta modeloak aukeratzeko barietaterik handirik ez egon, ez dut urtero pieza berririk erosi behar ordenadorea puttuan egoteko.  


Utzi iruzkina: