DANIEL INNERARITY
DANIEL INNERARITY HUHEZIN
Innerarity garaiz iritsi zen hitzaldira. Atetik sartu, modu informal batetan audientzia agurtu eta beretzat gordetako eserlekuan eseri zen. Hasieratik utzi nahi izan zuen argi bera ez zela ez txiste kontalaria, ez eta humorista. Horretan zebilela antolatzaileekin gogoratu zen, eta hauek zoriondu zituen; bere esanetan sekulako balentria baitzen arratsaldeko 3-retan filosofo bat unibertsitate batetara ekartzea. Baina nahiz eta txiste-kontalaria ez izan, Daniel Innerarity oso komunikatzaile ona da, hizlari trebea, eta ideiak azaltzeko erraztasuna dauka. Horri gehitu behar diogu aukeratu zuen gaia oso interesgarria zela; gehiegizko informazioa gure gizartean. Nahiz eta txisterik ez kontatu, ikuslego osoaren arreta mantendu zuen ordu osoan, eta irribarre batzuk ere atera zituen.
Innerarity-k hainbat ideia bota zituen, baina nik botatako bati buruz idatzi nahi dut; botatako ideia interesgarrienari buruz. Bere esanetan etorkizunerako giltza leku bakar batetan dago; Innerarity-ren arabera informazioa aukeratzeko erraztasunak dituzten pertsonak izango dute botere handiena. Azken urteetan informazioaren bolumena modu exageratu batetan hasi da; ematen du ez duela mugarik, ez dela inoiz bukatuko. Sekula baino telebista kate gehiago daude, sekula baino irrati frekuentzia gehiago eta inoiz baino egunkari gehiago. Hori gutxi balitz, teknologia berriak ere hortxe daude; batez ere Internet.
Gizakiaren burmuinak etengabe jasotzen du informazioa, denbora guztian dago kanpoko inpultsoak jasotzen; publizitatea, sms-ak, klaseko apunteak, ordenagailua... sekulako bonbardaketa da hori. Horren aurrean gure burmuinak beste mekanismo batzuk jarri ditu martxan; inpultso horiei ihes edo entzungor egiteko mekanismoak. Eta txerto moduan irtenbide ona izan daiteke, baina gerora entzungor egiten gaituzten mekanismoak oso kaltegarriak izan daitezke.
Baina hel daiteke momentu bat, non informaziotik bizi nahi izango dugun, eta informaziotik bizi ahal izateko derrigorrezkoa izango zaigu informazioa banatzeko habilidade eta tresnak garatzea. Eta Orduña berandu izan daiteke. Txikitatik jaso dugun txertoak informazio guztien aurrean inmunizatu gaita, informazio antzuaren aurrean inmune izando gara, baina baita erabilgarri izan dakiguken informazioaren aurrean. Hortxe dago arazoa.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: