Daniel Innerarity HUHEZIN

heiditxo 1456135333186 zertarako amestu...¿? | 2008-04-14 20:15

Daniel Innerarity.

Pasa den otsailaren 27an Daniel Innerarity filosofoa izan genuen HUHEZIn. Bera, Espainia mailan itzal handiko pentsalaria da eta hainbat saiakera libururi esker sari ugari irabazi ditu; horien artean Miguel de Unamuno, Espasa edo Estatuko literatura saria. Bilbotarra den arren, gaur egun Bordelen bizi da baina Zaragozako Unibertsitatean irakasten du.

Pentsalariak, gure gizarteak bizi duen gehiegizko informazioari buruz hitz egin zuen hitzaldian eta honi nola aurre egin azaldu zigun. Aintzinako kasuekin ekin zion hitzaldiari baina gure gaur egungo gizartean zentratu zen, eta pertsona azkarra izatea baino, ekintza argiak egiten jakiteak gehiago balio duela errepikatu zuen behin eta berriz. Horrez gain, neurriz gaineko informazioa bideratzeko, informazioa antolatu, kudeatu, aukeratu eta filtratu egin behar dela azaldu zigun eta garrantzirik gabekoa ezabatu. Azken hau, konplexuena dela aitortzen zuen, baina bakoitzak hori egiteko irizpideak argi izan behar omen ditu; hori ondo egiten duena baita askotan jakitunena.

Aholku gisa, gehiegizko informazioaren aro honetan bizirauteko bost errezeta eman zizkigun:

1) Arreta ondo kudeatzea: garrantzitsuenari arreta gehiago eskaintzea.
2) Informazioa ezabatu: garrantzirik gabekoa, “zakarretara” botatzea.
3) Norbere kabuz pentsatzea.
4) Kooperazioa: ongi antolatu ez gero, lana asko sinplifikatzen da. 5) Laburra izatea: sintetizatzeko gaitasuna edo gauzen ikuspegi orokorra izatea oso garrantzitsua da; gauzak ondo baina labur kontatu behar dira.

Azkenik, gizartea norbanakoa baino argiagoa dela argi utzi zuen, eta denon artean munduaren konplexutasuna saihesten saiatu behar dugula.


Utzi iruzkina: