Kategoria: anoeta
Amasa-Villabona, Aduna, Anoeta, Alegia eta Ikaztegietako alkateek adierazi dutenez, hondakinak atez ate biltzen hasteko pausoak ematera doaz. Tolosako Mnaankomunitatea 5. kontenedorea zabaltzekotan dela jakin arren, beren erantzuna “argia” da: “Gure udalerrietan atez ateko sistema jarri nahi dugula esan dugu Mankomunitatean”. Mankomunitatetik atez atekoaren aurkako erantzuna jasotzen badute ere “udalen bidez atez atekoa martxan jartzeko pausoak” emango dituztela iragarri dute. atezate.oiartzun.org EGIN KLIK
Errealak sekulako jarduna egin zuen 2002-2003 denboraldian. Urte pare bat jaitsiera postuekin “jolasten” ibili ondoren, Espainiako Liga irabaztear izan zen. Denboraldi horretan errealak hainbat partida gogoangarri jokatu zituen, baina errealzaleen oroimenean partida bat geratu zen beste guztien gainetik: apirilaren 13an Donostiako Anoeta estadioan jokatu zena, Errealaren eta Real Madriden artean. Bideoan partida horretako golik ikusgarriena agertzen da, Anoetan izan zen golik ikusgarrienetakoa, dudarik gabe. Egun gutxitan hunkitu da Anoeta egun hartan bezala. Anoetako zaleek egun gut...
Argazkia: vecinodelquinto!Alea jacta est. Bihar erreala primeran izanen da edo desagertzeko bidean. Nik kamixeta txuri-urdina jantzi dut eta banoa Anoetara!Aupa erreala! Beti, beti maite, maite maitea...
tagzaniapasteanoeta futbol zelaia map Anoeta (Donostia) futbol zelaiaren kokagune zehatza, bertan errealak jokatzen du. Donostiako parterik berrienetako batean dago kokatuta Anoeta estadioa, Amara auzoan hain zuzen ere. Esan daiteke, futbol zelai berria dela, izan ere 1993an izan zen inaguratua, ordurarte alde zaharrean kokaturik zegoen Atotxa estadioan jokatu ohi zuen errealak.
Atzo Elorrion eta Anoetan AHTaren eraikuntzari buruzko galdeketa deituta zegoen. Berriz ere, herriari iritzia ematea eskaintzen zaionean, tren honen aurka dagoela argi eta garbi erakusten du. Vocentoko kazetariei gutxi iruditu arren -"Sólo un tercio de los vecinos de Elorrio acude a la consulta para rechazar el tav", %30 horien nahia AHTrik ez eraikitzea da. Bestalde, eta Andoni Eizagirre soziologoak pasa den azaroan Hernanin emand...
Luesmaren azkena irakurri ahal izan dugu egunkarietan. Abenduaren 2an egitekoa duten (zuten??) herri galdeketaren inguruan, Luesmak errekurtsoa jartzeko eskatu dio Estatuaren Abokatuari. Udalaren eskumena ez dela jarri du oraingo hontan aitzakitzat eta beste behin ohartarazi du "udalek legedia betetzen duten begiratzen egongo dela". Al loro cantimploro. Bestalde Nuria Lopez de Gereñu Garraio sailburuak atzo Euskadi Irratian elkarrizketa bat izan zuen eta bertan "AHT-ak atzera bueltarik ez duela" adierazi zuen. Ah! Ta gainea AHT-aren proiektuaren kontra egotea "legitimoa"...
Herriari hitza eman nahian, hurrengo Abenduak 2rako herri kontsulta bat egiteko proposamena azaldu dute Anoetako udal eta eragileek. Horretarako aurrez informazio kanpaina bat izango da, Azaroak 18 arte iraungo duena, eta ondoren eztabaida prozesurako aste bat antolatu dute. Hau Azaroaren 19tik 25 arte luzatuko da. Albiste osoa Berria egunkarian duzue.