Anoetako udalaren aurkako helegitea eta Lopez de Gereñuren elkarrizketa

Luesmaren azkena irakurri ahal izan dugu egunkarietan. Abenduaren 2an egitekoa duten (zuten??) herri galdeketaren inguruan, Luesmak errekurtsoa jartzeko eskatu dio Estatuaren Abokatuari. Udalaren eskumena ez dela jarri du oraingo hontan aitzakitzat eta beste behin ohartarazi du "udalek legedia betetzen duten begiratzen egongo dela". Al loro cantimploro.

Bestalde Nuria Lopez de Gereñu Garraio sailburuak atzo Euskadi Irratian elkarrizketa bat izan zuen eta bertan "AHT-ak atzera bueltarik ez duela" adierazi zuen. Ah! Ta gainea AHT-aren proiektuaren kontra egotea "legitimoa" iruditzen zaiola esan zuen: besteik ez gendun behar!!  

Albiste osatua Berrian , Garan eta Noticias de Gipuzkoan dezute.

Horrekin batera, adierazpen horiek  El Correo Españolen izandako ohiartzun bikoitza dezute:

"El Gobierno vasco marca 2013 como la fecha «realista» para finalizar la 'Y' vasca."

"López de Guereñu estima que las obras de la 'Y vasca' terminarán tres años más tarde de lo previsto."

 


Utzi iruzkina: