Mikel Reparazek Argiari eskainitako elkarrizketa

kalea 1456150178457 KALEA | 2008-08-29 19:19



Mikel Reparaz (Arbizu, 1975) kazetaria da. Informazio Zientzietan Lizentziatua da. Ikasketak Nafarroako Unibertsitatean egin zituen. Lehen pausoak, profesionalki, Euskaldunon Egunkarian eta Diario De Noticias egin ziteun. Ondoren Gasteizko Legebiltzarreko korrespontsal gisa egin zuen lan, Euskadi Irratiarentzat. Horren ondoren, korrespontsal izaten jarraitu zuen, baina nazioartekoa, lan hori Bruselatik egiten zuen.Radio Euskadiko albistegietako burua da, 2004. urtetik. Hainbat hedabidetan ibilia da kazetari lanetan. Argiari eskainitako elakrrizketan honetan bere bizipenak eta kontatzen ditu. Ondorengo lerroetan, elkarrizketa horretako kontu interesgarrienak iruditu zaizkidanak aipatuko ditut.

Lehenengo galdera oso interesgarria da, kazetariak bokaziozkoak eta bakaziozkoak baitaude. Bokaziozkoek kazetaritza odolean daramate, kazetari sena dute. Bakaziozkoek berriz, kazetaritzan dihardute, horiexe ikasi dutelako, eta hori egiten dakitelako, ez kazetari sena dutelako.

Reparazek gaur egun politikariek duten garrantzia ere azpimarratzen du. Bere ustetan, hemen, politikari dagokionez, kazetaritza kamutsa egiten da. Honela, beste herrialde batzuekin alderatuta, politikariek ez dute kazetarienganako beldurrik. Berak, dioenez “Europako hainbat tokitan, kazetariak, gupidarik gabe, lehen ministroak hormaren kontra jartzen ikusita nago”, eta hori hemen gertatzea ezinezkoa dela esaten du.

Bestalde, gaur egungo teknologiek kazetaritzan izan duten eragina nabarmentzen du. Reparazek dioenez, “lehen goizeko 8etan eta iluntzeko 8etan albistegi berdintsua ematen genuen”, eta orain berriz, teknologiaren ondorioz, ordutik ordura albistegiak ezberdinak direla nabrmentzen du.

Globalizazioa ere hizpide du Reparazek elkarrizketa horretan. Bere ustez, gaur egun momentuko berriek dute arrakasta, “oraintxe kontatzen ari zarena hemendik ordubetera zaharra” dela esaten du, eta hurrengo eguneko egunkaria, jendeak prehistoriatzat hartzen duela iruditzen zaio.


Utzi iruzkina: