BLOGEN INGURUKO IDATZIA

kalea 1456150178457 KALEA | 2008-05-15 08:30

MUSIKA

            Musika munduan, Kerobia taldeak berritasun bat ekarri du gure komunikabideetara, SGAEtik banandu egin dira iruindarrak eta beraien diskoa dendetan saldu beharrean internetez jaisteko aukera ezarri dute. Deskarga dohainekoa da eta beraien web orritik egiten da, nahi duen erabiltzaileak borondatezko laguntza ekonomikoa egin diezaioke taldeari. Disko bat hedatzeko oso formula berritzailea da Kerobiak erabili duena, formula hau Radiohead talde famatuak ere erabili zuen eta oso arrakasta handia izan zuen. Dagoeneko hasi dira disko berriko abestiak zuzenean jotzen. http://www.danbaka.com/albisteak/kerobia-hasi-da-kantu-berriak-zuzenean-aurkezten

 

KIROLA

            Ni oso errealzalea naiz eta horregatik nire taldearen ingurko blog bati  buruzko aipamena egingo dut. Aspaldian erreala lehen mailara igotzeko borroka bizian dabil, asturiarrekin eta malagarrekin, eta lehia horretan garrantzi handia izango duen partida du talde donostiarrak igande honetan Cadizen aurka. Errealaren lehiakideek partida zailak dituzte, Sportingek Tenerifen jokatuko du eta Malagak Tarragonako Nastic hartuko du etxean. Dudarik gabe, errealari zorterik onena opa diot eta bere aurkariei txarrena. http://kirol.blogsome.com/2006/04/03/reala-2-mailatik-urrundu-nahi-du/

 

PERTSONAIA HISTORIKOAK

            Blog honetan pertsonaia historiko baten aipamena egiten da. Oso pertsonaia ezaguna dugu Ernesto “che” Guevara. Blog honetan, nolabait esateko, bere bizitzaren laburpen bat egiten da (bere lanbidea, tituluak, jaiotza heriotza,…). Naiz eta gai honen inguruko artikulu bat egon, badago gai gehiago ere blog honetan.

http://www.blogak.com/zulotik/che

 

AHTaren inguruan

            Gero eta berri gehiago entzuten dugu Abiadura handiko Trenaren inguruan, eraikitzeko lanak aurrera doaz eta batzuk gustora dauden heinean, beste asko ez dira gustora. Oso gai polemikoa dela esan daiteke, hainbat familia bere etxeetatik alde egin beharrean ikusi dugu, eta blog honen zeregina AHTaren inguruko berrien jarraipena egitea da. Ikus daitekeenez ez da blog objektibo bat, makroproiektu honen aurkako talde nagusiaren inguruko web orria da. Baliabide ezberdinak ditu blogak (idatziak, argazkiak, audioak, bideoak,…), gai honen inguruan informatzeko webgune interesgarria.

 


Utzi iruzkina: