Kategoria: idatzia
Lehengoan artikulu bikain bat aurkitu nuen Cervantes Institutuak plazaratzen duen El Trujamán aldizkari digitalean: Martín Schifino-ren "Los tiempos que corren". Itzulbaitaren Antenari zor diot inkontru goxoa, eta, hartara, hango biltzaile finari: Mila Garmendiari.Ezin hain lerro gutxitan argikiago adierazi zertan den itzulpenetako hizkuntzaren kontserbatismoa. Irakurleak neke handirik gabe egokituko lituzke hango esanak euskarara. Gurean, ezinbestekoa baita sortzaileen (izan idazle, izan itzultzaile) jaidura antzinazale (atzerakoi?) hori, hizkuntzari eusteko kontrapisu gisara.Luzeago...
(ALLERI ZAINDDU! PLATAFORMAREN KOMUNIKATUA ALLERIKO 480 ETXEBIZITZEN PROIEKTUAREN ONARPENAREN INGURUAN)Aurreko astean Ondarroako Udal Kudeaketa Batzordeak Allerin 480 etxebizitza egiteko proiektua onartu zuen. Egun hauetan proiektu horri buruzko informazioa biltzen eta aztertzen ahalegindu gara eta ondorio hau atera dugu: proiektu horrek ikuspegi ekologiko eta sozialetik ez dauka ez hankarik ez bururik. Udalak etxeetara bidali duen proiektuaren inguruko propagandak dio 480 etxebizitza egitearekin batera padura berreskuratuko dela. Baina proiektuaren planoak ikusi dituen edonor o...
MUSIKA Musika munduan, Kerobia taldeak berritasun bat ekarri du gure komunikabideetara, SGAEtik banandu egin dira iruindarrak eta beraien diskoa dendetan saldu beharrean internetez jaisteko aukera ezarri dute. Deskarga dohainekoa da eta beraien web orritik egiten da, nahi duen erabiltzaileak borondatezko laguntza ekonomikoa egin diezaioke taldeari. Disko bat hedatzeko oso formula berritzailea da Kerobiak erabili duena, formula hau Radiohead talde famatuak ere erabili zuen eta oso arrakasta handia izan zuen. Dagoeneko hasi di...
Ama lurra neurriri gabe «berotzen» eta ahultzen doan heinean, Euskal Herriko beste hainbat herritan egin duten bezala, Mutrikun ere, Eusko Jaurlaritzak, alderdi poltikoek eta herritarrok goitik behera «bustitzen» hasi beharrean gaude. Bustitzen, bene-benetan blai gelditu arte. Mutrikuko portuaren inguruan herritarrok ez dugu informazio objektibo larregirik izan. Zurrumurruek diotenez, kostaldeko beste herri batzuei eskaini zitzaien proiektua. Eta haiek ezetz esatean, Mutrikun orduko alderdi politiko guztiek baiezkoaren apustu sendoa egin zuten. Baina herrigintzarako berebiziko garr...
Arratsaldeon: Lehengo urteari agurra egin genion, gertatu behar ez ziren bi hilketekin. Bi hildakoak Ekuadorrekoak izatea zalantzak pizten ditu nere buruan. Zer pentsatuko dute orain Ekuadorreko gendeak Euskal Herriaz? Nahastuko ahal dute ETA Euskal Herriarekin? Hementxe uzten dizuet, Garak kaleratutako artikulu bat, nire iritziz artikulu zoragarria, bai euskaldunontzat eta bai lanitinoamerikar herriarentzat. Hementxe duzue. A los emigrantes ecuatorianos