Mutrikun denok «busti» gaitezen
Ama lurra neurriri gabe «berotzen» eta ahultzen doan heinean, Euskal Herriko
beste hainbat herritan egin duten bezala, Mutrikun ere, Eusko Jaurlaritzak,
alderdi poltikoek eta herritarrok goitik behera «bustitzen» hasi beharrean
gaude. Bustitzen, bene-benetan blai gelditu arte.
Mutrikuko portuaren
inguruan herritarrok ez dugu informazio objektibo larregirik izan. Zurrumurruek
diotenez, kostaldeko beste herri batzuei eskaini zitzaien proiektua. Eta haiek
ezetz esatean, Mutrikun orduko alderdi politiko guztiek baiezkoaren apustu
sendoa egin zuten.
Baina herrigintzarako berebiziko garrantzia izan dezakeen
honetan (etxebizitza berrien kopuru itzela, Mutriku eta Sasiolako arteko
azpiegitura, harrobien ustiaketaÉ) herriak ez du iritzirik emateko eta parte
hartzeko eskubiderik izanÉ Ezta erabakitzeko eskubiderik ereÉ
Gaur egun
betiko hondartzaren bi herenak babes dike erraldoiaren eta olatuen bidez energia
lortzeko zentralaren plangintzarako erabiliak direnean, noiz galdetuko zaio
herriari zer nahi eta behar duen?
Oraintsu,Pasaiako superportuaren
gauzaketarako Mutrikuko «hondartza» (???) eta moila erabiliak izango direla
prentsan irakurri dugunean... noiz jakinaraziko zaizkigu herritarroi proiektu
horren guztiaren ardatzak eta helburuak?
Bitartean, oraindik ukitu gabe baina
proiektu txikitzailearekin guztiz mehatxatuta dagoen itsas-igerilekuan herriko
eta inguruetako umetxo, gazte eta helduek salto egin dezagun garapen jasanezina
eta interesatuari trufa eginez!
IDOIA ARRILLAGA
Iruzkinak
Utzi iruzkina: