Pekingo Olinpiar Jokoak

kalea 1456150178457 KALEA | 2008-08-31 19:40

beijing2008

Pekinek antolatutako Olinpiar Jokoak amaitu berri dira. Bertan, hainbat kiroletan, milaka kirolarik hartu dute parte. Horien artetik 25 euskaldunak izan dira, eta hamabostek domina edo olinpiar diploma eskuratu dute.

Leire Olaberriak ezusteko bikaina eman du, pistako txirrindularitzako puntuazio proban brontzezko domina irabazi baitu. Olaberriarentzat estreineko Olinpiar Jokoak izan dira, eta oso emaitza ona lortu du.

Iker Martinez eta Xabi Fernandez bikain aritu dira Olinpiar Jokoen edizio honetan ere, duela lau urte, Atenasen, urrezko domina lortu zuten belako 49er mailan. Oraingo edizioan, modalitate berean, zilarrezko domina lortu dute. Beraien dominak hautsak arrotu ditu, finalean Danimarkak egindako trikimailu batek eragotzi baitie urrezko domina irabaztea.

Jon Belaustegi eta Iker Romero eskubaloian lehiatu dira. Espainiako selekzioa zalantza askorekin joan zen Pekin aldera, baina nahiko lan ona egin dute hirugarren postua lortuta. Finalerdian Islandia boteretsuaren aurka galdu ondoren Kroaziaren aurka irabazita lortu dute brontzea.

Horiez gain Jon Garcia, Ander Elosegi, IƱaki Lejarreta, Ainhoa Murua, Asier Maeztu, Maider Unda, Leire Iglesias, Almudena Cid, Rocio Ibarra, Barbara Malda, Maria Lopez de Egilaz, Juan Jose Aranburu Naroa Agirre, Mikel Odriozola, Yoana Martinez, Borja Iradier, Barbara Gonzalez, Lara Gonzalez, Arantxa Ramos eta Maialen Chourraut aipatu behar dira, Olinpiar Jokoaetako euskal ordezkari gisa.

Kirolari guztiei dagokienez, bi izen goraipatu behar dira: Michael Phelps estatubatuarra eta Usain Bolt jamaikarra. Lehenak marka izugarria egin du, zortzi urrezko domina irabazi ditu igeriketan. Atenasekoak gehituz gero, 14 urre ditu, 23 urterekin. Bigarrenak berriz, atletismoko abiadura probetan hiru urre lortu ditu (100 metro, 200 metro eta 4x100ean), gainera urre bakoitza irabaztean munduko marka hobetu egin du. Abiadura probetan, talde jamaikarra goraipatu behar da.

Horiez gain, Kenenisa Bekele, Tirunesh Dibaba, Stephanie Rice eta talde txinatarra goraipatu behar dira. Txina izan da domina gehien irabazi duen taldea 100 domina irabazita, 51 urrezko.

Pekingo Olinpiar Jokoak bukatuta, lau urte barru Londres izango da antolatzailea.


Utzi iruzkina: