Firefox vs. Explorer

kalea 1456150178457 KALEA | 2008-04-25 18:03

firefox

Bada azken urteotan "Firefox" izeneko nabigatzaile bat, hazten eta hazten ari dena. Orain arte, hasieran ezagutu genuen "Internet Explorer" izeneko nabigatzailea bakarrik erabiltzen genuen, agian internet hitza entzutean explorerraren ikurtxoa datorkigu burura, baina ikusi dugu firefoxak bere lekutxoa egin duela, eta nork daki...

Betidanik explorerrarekin ohituta gaudenez, ez dugu pentsatzen aldaketa baten baitan, baina behin probatuta ohartu gaitezke firefoxek dituen abantailetaz.

Esan daiteke etorkizuna firefox dela, bere izaera dinamikoagoagatik. Hainbat iritzi irakurri ostean orixe da ateratzen dudan konklusioa eta dituen abantaila hoberenetakoak hizkuntzarena (euskaraz dago) eta luzapenena (hiztegiak, entziklopediak, xuxen...) dira.

Honekin guztiarekin, nire testu honen balizko irakurleei firefox probatzea eta erabiltzea gomendatzen diet.

 

 


Utzi iruzkina: