Patxi Saezek artikulu gogoangarria idatzi du: Euskararen elefantea. Hari 50 bat pertsonok eman genion erantzuna, hala edo hola. Nik neuk ere tartean. Hauxe da idatzi nuena: Zorriak Ez dakit Patxi Saezek artikuluan dioena hala den, ez dakit, baina gustatuko litzaidake jakitea. Elefantea zein dugu? Zeintzuk zorriak? Eta zeintzuk elefanteari buelta emateko egin beharrekoak? Izan ere, Patxik aipatutakoa ez dakit elefante nagusiena den, baina argi dago elefantea dela. Lanean ematen ditugun orduak aintzat hartuta, argi dago etorkizunean orain arte baino garrantzi gehiago eman behar diogula euskal...


Lan munduari buruzko azterketak asko dira Hizneten, 33 nik egindako sailkapenean behinik behin. Igarri egiten da lan mundua euskalduntzeko zerbitzu enpresek Hiznet hartzen dutela formazio tresna gisara. Aipatzekoa da 33 hauetatik Emuneko lankideek (eta zenbait lankide ohik) 25 azterketa egin dituztela (beste zenbait alorretako batzuk ere Emuneko kideek egindakoak dira). Urbieta Aizpurua, Josune (2012). "Euskaldun berriak laneko euskarazko dinamiketan" Azpiroz Osa, Urko (2012). "Funtzio propioen lanketa" León Perez de Ciriza, Lorea (2012)."Euskaldunen euskarazko zerbitzuen kontsumoa...


Manjonenak

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2011-05-20 14:47

Aurrekoan aipatu nuen Roberto Manjonen artikulua. Eta esan nuen aurrerago komentatuko nuela. Aurreratu egin zaizkit Tirakakoak. Artikulua ederto laburtu dute eta merezi du kuku bat egitea.Roberto Manjonen artikulua: 1 eta 2.Euskara planei buruz ari da artikulua. Administrazioko eta enpresetako euskara planei buruz. Eta kritika latza egiten die. Latza.


Post hitzaurreak ondorengoa esan nahi du, beste zerbaiten ostean datorren zerbait. Hala ere, beste hori izenean izaten jarraitzen du beraz, beste hori gabe ulertu ezin daitekeela argi eta garbi uzten digu izenean bertan. Adibidez, eta musika etiketak adibide bezala hartuta, Post-Punka Punkaren ostean datorrena izango litzateke beti ere, Punk-etik pasatu ostean eta honen influentzia eta eragin osoz, Punk-aren eboluzio bat azken finean. Ederki, ba post-demokraziaren arora iritsi gara, ongi etorri! Demokraziaren eboluzio ankerrak beste zerbait sortu du eta eskuetatik joan zaigu. Bizi pro...


En Zugzwang

4
theindezents 1456152903500 The Indezents bloga >> | 2011-03-07 21:41

Bizardunak astaprotoen azken diskaren izena da bai baina Zugzwang egoeran egoteak beste zerbait esan nahi du berez. Xake partida batean eman daitekeen egoera bat da eta sekula fitxa beltz eta zuriekin jokatu baduzue, ezaguna egingo zaizue nahiz eta berarentzat izenik ez izan. Partida oker doa eta zure erregea larritasun uneak pasatzen ari da. Ipurdi azpian duen laukian babestuta dago, lasai, baina beste edozein laukira mugitu ezkero, bereak egin du. Horixe da Zugzwang egoeran egotea. Zauden lekuan bizirik jarraituko duzu nahiz eta erabat gustura ez egon baina edozein mugimenduk taulatik a...


Edo hori esaten zuten batzuek behintzat. Argi dago, hala ere, hizkuntza batean edo batzuetan sozializatzen garela lanean.Lana euskalduntzeko ahalegin eta ekimen asko egiten ditugu Euskal Herrian. Eta kontua da horietako batzuk pilatu zaizkidala eta artikulu bakar batean ekarriko ditut hona.Lehenik, Klusterrekoek normalizazio kasu aurreratu berri bi ekarri dituzte. Oraingo honetan irakaskuntza mundukoak: Txingudi ikastola eta Lizarra ikastola. Bide polita ari dira egiten eredugarriak izan daitezkeenak batuz. Ea jarraitzen duen.Bigarrenik, Bai Euskarari ziurtagirikoek bloga ireki berri dute: ...


Adeccoren arabera, lanpostu eskaintzen %17an eskatzen da euskara (EAEn beti ere). Batzuei asko eta beste batzuei gutxi irudituko zaie, baina errealitatea ei da hori (ez du berriak esaten datua nondik atera den, inkesta batetik, eurek kudeatzen dituzten eskaintzetatik ... ezta eskatu hori zertan den, derrigorrezkoa, puntuak ematen dituena, ...).Bi salto mortal eginda, merkatariengana helduko naiz. Aizu aldizkariak erreportaje bat argitaratu du. Bertan euskara merkatarien artean sustatzen ari den bat ageri da, euskara ikasten ari den merkatari bat eta, azkenik, denda guztietan lehen hitza eus...


Azken Bat aldizkaria euskara lan munduan txertatzeko ahaleginei buruzkoa da. Gaia hurbila neuretzat, horri ekiten baitiot egunero 8 ordu.Aldizkariko edukiak udan UEUn antolatu zen ikastaro baten zenbait ponentzia dira. Ikastaro horretan erabilitako aurkezpen guztiak sarean daude dagoeneko (eta baita haren gaineko kronika ere).Artikuluen artean, bat nabarmendu gurako nuke, berritasun mailagatik: Marifer Gorostizak idatzitakoa, Lasarteko egoerari buruz. Bertan aipatzen ditu zeintzuk izan daitezkeen enpresa batek euskara plana martxan ez jartzeko arrazoiak. Eta horiei buelta emateko ar...


Mundua eraikitzen

1
4e 1456130420325 4e | 2009-11-28 15:56

Proiektu honetan munduaren maketa bat egiten ari gara: 1'5m diametroa duen esfera bat. Bertan meridianoak eta paraleloak margotuko ditugu, eta gero kontinenteak.Lehenengo fasean, joan den kurtsoan, kartoiezko xaflaz esfera egin genuen eta paperaz estali. Hona hemen prozesua:Bigarren fasean igeltsua eman diogu. Ikusi hemen lanaren argazki sorta: Hurrengo fasean, marren margoketa eta kontinenteak nola egin ditugun azalduko dugu. Jarraituko du.


mundua2

1
4e 1456130420325 4e | 2009-09-25 10:25

Irailaren 11n; lurraren perimetroa kalkulatu genuen eta plastikoarekin biltzeko zenbat behar zen kalkulatu ondoren mundua forratu genuen: Argazkiak.org | plastikoa1 © cc-by-sa: dbh4e Argazkiak.org | plastikoa2 © cc-by-sa: dbh4e Argazkiak.org | plastikoa3 © cc-by-sa: dbh4e Irailaren 14an Bendak farmazian erosi ondoren mundua bendatzen asi ginen. Argazkiak.org | benda1 © cc-by-sa: dbh4e Argazkiak.org | benda2 © cc-by-sa: dbh4e Argazkiak.org | benda3 © cc-by-sa: dbh4e Argazkiak.org | benda4 © cc-by-sa: dbh4e Irailaren 16an: Aurreko egunean jarritako bendak zimurtuta zeudela kont...


Mundua

4e 1456130420325 4e | 2009-09-16 13:48

Bola handi bat geneukan kartoizko xaflez egindakoa eta gainetik folioz estalita. Gure helburua munduaren itxura ematea denez, berezko koloreekin margotu nahi dugu eta horretarako oinarri sendo bat behar dugu. Oinarri sendo hori lortzeko zelofan paperarekin forratu genuen gero bendatu eta igeltsoz estaltzeko.


Badago egunero teleberria ikustean haserretu edo tristetu ohi den jendea... Badago, lagun, senide eta are ezezagunei ere ondo edo gaizki zer dagoen esaten dien jendea...Badago bere moral zurruna gainontzekooi inposatu nahi digun jendea...Badago ere, bere saloiko besaulkian eserita bere ingurukoen insensibilidadea epaitu eta kritikatzen duen jendea... Badago ezker ukabila altxatuta eskuin eskuaz McDonaldsen erositako hamburgesa ansiedadez jaten duen jende mordoa ere... Jende horrek guztiak elkartasuna exijitu ohi du, esfortzua, eta baita ausardia ere. Gaitzestu egiten du batzuetan injustizia...


Azken aldion nire blogean nik sortutako testu gutxi daudela esan dit baten batek --): Ba, orduan beste nonbait idatzitakoa ere ekarriko dut hona, lizentziak lizentzia. Aurrekoan Mikel Irizar izan zen Emuneko teknikarioi hitzaldi bat ematen. Hitzaldiak honako izenburua izan zuen: “Kutxa eta hizkuntzen kudeaketa”. Hitzaldi horren funtsa berak Bat aldizkarian idatzitako bi artikulu dira. Hemen ez dugu egingo hitzaldiaren laburpena, hitzaldian hartutako zenbait ideia botako ditugu, interesgarrienak direlakoan. Bertara joan zen beste edonork ere azpimarratu ditzake beretzat interes...


Soziolinguistika Klusterretik bidali didate hau blogean igotzeko. Mila esker.Zer egin euskara norbere erakundean normalizatzeko? Galdera horri erantzuna bilatu nahi dio Soziolinguistika Klusterrak, 2007. urtean abiatu zen Euskararen Normalizazio Kasu Aurreratuak proiektuaren bidez. Euskararen Normalizazio Kasu Aurreratuak sortzeko Ezagutzaren Klusterrak egindako Kudeaketa Aurreratuko Enpresak argitalpenak eredu hartu eta soziolinguistika arlora egokitu dira. Beraz, kudeaketan eredugarri diren kasuen ordez, euskararen normalizazioan eredugarri direnak aztertzen dira hemen. Proiektuaren helb...


Atentatu suizida egin dute Sri Lankan gaur, Akurassa herrian, eta hamahiru lagun hil dituzte. Zibilak dira hildakoak, iturri ofizialen arabera. Beste 36 lagun zaurituta daude; haien artean, Mahinda Wijesekara Gobernuko Egitasmo Berezietarako eta Telekomunikazio ministroa, armadako iturriek diotenez -ez dute esan zenbateraino dagoen larri-. Bizikleta batean zioan atentatuaren egilea, mezkita baten atarira joan da eta bonba lehertu egin du. Jende multzoa zegoen han. Defentsa Ministerioak LTTE Tamil Eelam-eko Askatasun Tigreak gerrillari egotzi dio erasoa. Talde hori eta armada herrialdeko i...


Frantziako Poliziak lau lagun atxilotu ditu gaur Ipar Euskal Herrian, Info7 irrati kateak esan duenez, eta operazioa kale eraso batekin lotuta dagoela dio hedabide horrek. Lagun haietako bat Pierre Sangla da; Baionan atzeman dute. Beste hiruren izenik ez dute jakinarazi. Goizeko seietan izan da Sanglaren atxiloketa. Hura gurasoen etxean bizi da eta poliziak etxebizitzan sartzear zirela bere gertukoak telefonoz gertatzen zenaz oharrarazteko parada eduki du. Joan zen eguberri bezperan Angelun (Lapurdi) izandako eraso batekin lotuta gertatu dira lau atxiloketak, irrati haren arabera. Bonba ...


Lasarteko faktoria ez da gelditzen. Aurrekoan Julen Arexolaleibak aipatzen zuen artikulu batean, eta ni berarekin ados. Eta orain beste produktu bat plazaratu dute: Nola sustatu euskara udalerriko enpresetan? Lasarte-Oriako esperientzia. Enpresa ertain eta txikiei begirako esperientziak aipatzen ditu liburuak. Tentuz eta arretaz irakurri beharrekoa.



Eralan

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2009-03-02 19:18

Eralan da Soziolinguistika Klusterrak kudeatzen duen proiektu bat. Proiektu honek, bere izenak adierazten duen moduan, erabilera eta lan mundua lotu nahi ditu. Klusterraren webgunean bertan Eralanek bere gune propioa du. Gune horretan hainbat dokumentu eta bideo interesgarri agertzen dira. Adibidez, Eralan-eko lehen fasearen amaieran izaniko jardunaldian aurkeztutako ponentzia guztiak agertzen dira, baita lehen fase horren emaitza izan zen proposamen teorikoa . Horrez gain, Eralan-eko bigarren faseko formazio saioen materiala ere eskuragarri dago webgunean.


La mejor metáfora de cómo ha cambiado el mundo desde el 11-S, de los ocho años de Bush que mañana terminan, es un videojuego: September 12th, del uruguayo Gonzalo Frasca. Su mecánica es simple y se puede probar desde Internet. En la pantalla aparece un escenario que podría ser cualquier ciudad de Oriente Medio, tan poblada como pobre, donde terroristas, armados con fusiles Kalashnikov, comparten las calles con civiles. El jugador maneja con el ratón una mirilla y es su única forma de interactuar; no se presenta otra opción. Con ella puede apuntar y disparar un misil a distancia que matar...


Esta carnicería de civiles se desató a partir del secuestro de un soldado. ¿Hasta cuándo el secuestro de un soldado israelí podrá justificar el secuestro de la soberanía palestina? ¿Hasta cuándo el secuestro de dos soldados israelíes podrá justificar el secuestro del Líbano entero? La cacería de judíos fue, durante siglos, el deporte preferido de los europeos. En Auschwitz desembocó un antiguo río de espantos, que había atravesado toda Europa. ¿Hasta cuándo seguirán los palestinos y otros árabes pagando crímenes que no cometieron? Hizbollá no existía cuando Israel arrasó el Líbano en su...


Venezuela y Bolivia rompen relaciones diplomáticas con IsraelOharra: Bigarren bideoaren azkenengo segunduek frogatzen dute Venezuelan dagoen zentsura maila... ejem...


Jada badira mila pertsona baino gehiago Israeldar armadak hil dituenak. 1944. urtearen bukaeran, Bigarren Gerrate Mundiala bukatzeke zegoenean oraindik, Oskar Schindlerrek 1.200 judutar salbatu zituen holokaustotik. Oskar Schindler alderdi nazian afiliatua zegoen enpresaria zen eta SSek informatzaile moduan hautatua zegoen. 1994. urtean, Paul Rusesabaginak, hutua, zuzentzen zuen hotelean 1.260 tutsi eta hutu moderatu babestu zituen, Ruandako genozidioan zehar. Hugh O'Flaherty apaiz katoliko irlandarrak 4.000 judutar eta aliatu salbatzea lortu zuen Bigarren Mundu Gerran, Vatikanoan. Bigarren...


Ezintasuna. Itzela. Ezintasun itzela azken egunotako berrien aurrean. Ezin pentsatu. Ezin erreakzionatu. Ezin ulertu. Nolatan? Zergatik? Noiz arte? Eta nahiko nieke eskua luzatu bonben azpian etengabe lehertzen diren palestinar errugabeei, errugabeak bai. Nahiko nituzke gelditu ankerkeria eta gordintasun betez herrialde oso bat masakratzen ari diren terrorista horiek. Hemen bai ongi erabilia, terrorista hitza. Ez dago beldurrez bizi ez den palestinar bakarra. Hori bai terrorismoa. Munduko estatu boteretsuenetako bat, aire eta lurreko ejerzitoak mobilizatuz ari zaie erasotzen defendatzeko es...


Azken iruzkinak