Eralan

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2009-03-02 19:18

Eralan da Soziolinguistika Klusterrak kudeatzen duen proiektu bat. Proiektu honek, bere izenak adierazten duen moduan, erabilera eta lan mundua lotu nahi ditu. Klusterraren webgunean bertan Eralanek bere gune propioa du.

Gune horretan hainbat dokumentu eta bideo interesgarri agertzen dira. Adibidez, Eralan-eko lehen fasearen amaieran izaniko jardunaldian aurkeztutako ponentzia guztiak agertzen dira, baita lehen fase horren emaitza izan zen proposamen teorikoa .

Horrez gain, Eralan-eko bigarren faseko formazio saioen materiala ere eskuragarri dago webgunean.



Utzi iruzkina: