Lanak egingo gaitu libre

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2010-12-09 20:10

Edo hori esaten zuten batzuek behintzat. Argi dago, hala ere, hizkuntza batean edo batzuetan sozializatzen garela lanean.

Lana euskalduntzeko ahalegin eta ekimen asko egiten ditugu Euskal Herrian. Eta kontua da horietako batzuk pilatu zaizkidala eta artikulu bakar batean ekarriko ditut hona.

Lehenik, Klusterrekoek normalizazio kasu aurreratu berri bi ekarri dituzte. Oraingo honetan irakaskuntza mundukoak: Txingudi ikastola eta Lizarra ikastola. Bide polita ari dira egiten eredugarriak izan daitezkeenak batuz. Ea jarraitzen duen.


Bigarrenik, Bai Euskarari ziurtagirikoek bloga ireki berri dute: bai sarean. Ondo etorri! Lan munduan erreferentzia den Lantalan apur bat lagunduago dago orain.

Eta, azkenik, Klusterrekoek eurek Eralan 2 proiektua amaitu egin dute. Jardunaldiak egin zituzten (bideoan osorik dago), eta argitalpena ere egin dute.


Utzi iruzkina: