Kategoria: ziurtagiria
Edo hori esaten zuten batzuek behintzat. Argi dago, hala ere, hizkuntza batean edo batzuetan sozializatzen garela lanean.Lana euskalduntzeko ahalegin eta ekimen asko egiten ditugu Euskal Herrian. Eta kontua da horietako batzuk pilatu zaizkidala eta artikulu bakar batean ekarriko ditut hona.Lehenik, Klusterrekoek normalizazio kasu aurreratu berri bi ekarri dituzte. Oraingo honetan irakaskuntza mundukoak: Txingudi ikastola eta Lizarra ikastola. Bide polita ari dira egiten eredugarriak izan daitezkeenak batuz. Ea jarraitzen duen.Bigarrenik, Bai Euskarari ziurtagirikoek bloga ireki berri dute: ...
Donostialdean Bai Euskarari Ziurtagiria duten 205 entitateen gida argitaratu dugu Altzako Bizarrain eta Donostiako Euskarak Batzen elkarteok eta Ziurtagiriaren Elkarteak, bigarren urtez. Aurtengo gidak, iazkoak baino 49 zerbitzu gehiago jaso ditu. Liburuxkaren 6.000 ale kaleratu dira, eta Irutxuloko Hitzaren harpidedunei banatu zaie. Gainontzekoak, ziurtagiria duten saltokiek eta enpresek banatuko dituzte beren bezeroen artean. Gidaren bidez Altza eta Donostiako euskalgintzak dei egin nahi die euskaltzaleei euskaraz bizitzeko olatura atxiki daitezen, euskaldunok euskaraz bizitzek...
Busturiako Madariaga Dorretxean eman ziren 2008ko azaroaren 3an lehenengo "Eskola Iraunkorraren" ziurtagiria Erkidegoko 25 ikastetxeei. 25 ikastetxe hauen ordezkariekin 2009ko otsailaren 17an Iraunkortasuneko Eskola sarea 21 osatu zen (IRAES 21) eta amankomuneko lana eta informazioa trukatzeko e-mintegi plataforman espazio bat zabaldu zen. # 2008-09 ikasturteko II. Eskola Iraunkorraren ziurtagiriaren deialdia eta prozesua martxan dago dagoeneko. Eskolako Agenda 21 bost urtetan garatzen edo garatu duten ikastetxeei zuzentzen zaie deialdia eta aurkezten dena galdetegi bat erantz...
Altzan eta Donostian Bai Euskarari Ziurtagiria duten entitateen 2008ko GIDA osatu dugu Donostiako Batzenek, Ziurtagiriaren Elkarteak eta Bizarrainek.
Altzan Bai Euskarari Ziurtagiria duten entitateen GIDA osatu dugu. 4.000 ale inprimatu eta zuen etxeetako postontzietan sartu ditugu. Aukera itzazue euskararen normalizazioaren alde lanean ari diren establezimendu horiek!
Ekainaren hasieran egin du Altzako Bizarrain kultur elkarteak Bai Euskarari Ziurtagiriaren ekitaldia, eta aurtengoa laugarrena izan da. Guztira 39 dira Altzan ziurtagiria duten enpresa, saltoki, erakunde eta abarreko entitateak. horietatik zortzik lehen aldiz eskuratu dute aurten. a55 Estilistak Arizeta Tailerrak Goizka Igeltserotza Josetxo Harategia Kokama Liburudenda Lizarpe Taberna Lotura Komunikazioa eta Internet. Emili Tindategia Iaztik datozenak Alai Loradenda Altza Euskaltegia Altza TV (www.altzatv.com) Altzako San Martzial Zahar Etxea Anaiak Taberna-erretegia Askagintza Lan...
Ziurtagiria zein lan munduan euskalduntze planak indartzeko, Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkartea aurkeztu du Kontseiluko Zuzendaritzak.Ideiak egokia dirudi, ea administraziotik ere aintzat hartzen den eta HPSetik egindako proposamenarekin uztartzeko modurik egiten den. Baina neuri behintzat EAEko administrazioak kudeatutako zerbait baino askoz eraginkorragoa iruditzen zait Euskal Herri osoari begira lanean jardungo den elkarte baten sorrera, non administrazioak ere parte izan daitezkeen.Denborak esango digu,