Euskaraz bizitzeko gida
Donostialdean Bai Euskarari
Ziurtagiria duten 205 entitateen gida argitaratu dugu Altzako Bizarrain eta
Donostiako Euskarak Batzen elkarteok eta Ziurtagiriaren Elkarteak, bigarren
urtez. Aurtengo gidak, iazkoak baino 49 zerbitzu gehiago jaso ditu.
Liburuxkaren 6.000 ale kaleratu dira, eta Irutxuloko Hitzaren harpidedunei
banatu zaie. Gainontzekoak, ziurtagiria duten saltokiek eta enpresek banatuko
dituzte beren bezeroen artean.
Gidaren bidez Altza eta Donostiako euskalgintzak dei egin nahi die euskaltzaleei euskaraz bizitzeko olatura atxiki daitezen, euskaldunok euskaraz bizitzeko jarrera gure egin eta indartuz gero, bizkortu baitezakegu eragile sozial eta politikoek euskararekiko jokabide aktiboak izatea. Euskaraz bizitzeko tresna baliagarri eta erakargarria izan nahi du gidak. (+)
argazkian ageri dira, ezker eskuin,
Jexux Arrizabalaga (Batzen), Saioa Labaka (Bizarrain) eta Rober Gutierrez
(Ziurtagiriaren Elkartea)
Iruzkinak
Utzi iruzkina: