Kategoria: euskaraz_bizi
Establezimendu hauetan langile gehienek (gutxienez hiru langiletik bik) badakite euskaraz. Dagoeneko ez duzu aitzakiarik, orain bai baitakizu non egin zure erosketak eta harremanak euskaraz. Beraz, aukera itzazu! Elkarbanatu
Bizarrain elkarteak bultzatuta eta hainbat altzatarren eskariari erantzunez, Mintzalagun ekimena abian jarriko da Altzan. Euskarazko mintzapraktika saio informalak antolatuko dira, euskara ikasi berri dutenei, euskaraz norekin hitz egin ez dutenei edota lagunartean eta euskaraz tarte atsegin bat eman nahi duten lagunei zuzenduta. Lagunartean euskaraz hitz egiteko gogoa baduzu, deitu (943 397 464) edo gure helbidera idatzi (bizarrain@altza.net).euskaraz.net Elkarbanatu
Donostiako udal berriak zenbait aldaketa egin ditu aurtengo Aste Nagusiko egitarauan, eta aurreko udal gobernuak erabakita zituenak baino euskal talde gehiago kontratatu ditu musika emanaldietarako.Zuzeu.com
Iaz bezala aurten ere, sinadurak biltzen ari gara Altzako entitateei eskatzeko publizitatea euskaraz ere argitaratzea. San Luis jaietan asko bildu genituen, eta asteburu honetan ere San Martzial jaietan izango gara sinadurak biltzen. Sinadura horiekin, gutuna bidaliko zaie publizitatea gaztelaniaz egiten duten Altzako enpresei, eskatzeko gutxienez bi hizkuntzetan modu orekatuan egitea. Elkarbanatu
Euskaraz bizi nahi dugunok festak aukeran izango ditugu, bihar, Donibane Lohitzunen eta Maulen. Zer beste plan hoberik? Zehaztasun gehiago hemen
Bizarrain elkarteak ikerketa egin du publizitatean euskarak duen presentziaz, eta horren albistea egin du Hitza egunkariak. Irakurri hemen Euskaran ere, beherapenakHorren haritik, Bizarrainek sinadurak bilduko ditu publizitatea euskaraz ere egitea eskatzeko saltegiei, eta horren albistea egin du Noticias de Gipuzkoa egunkariak. Irakurri hemen Elkarbanatu
hitzaZorioneko albistea izan da Donostiako udalean osatu den gobernu-talde berria erabat euskalduna izatea. Baina hasi zaizkio kritikak, euskaraz aritzeagatik. Ikusi hemen. Elkarbanatu
Herrerako San Luis jaietan, ekainaren 17an, ostiralarekin, GATIBU euskal rock taldea ariko da. Elkarbanatu
Azken 50 urteetan Donostialdean jasandako errepresio politikoaz eta memoria historikoa berreskuratzearen beharraz jardungo du Joxean Agirrek. 2011-06-08an, 19:30ean, Koldo Mitxelenan. Ikusi hemen: euskalmemoria.com Elkarbanatu
Urtero bezala, Santa Klara uhartean ospatuko da Euskaltzaleen festa, larunbatean, AEK-k antolatuta. Jolasak, txosnak, bazkaria, erromeria, kantaldia eta abar izango dira. Txalupak 11:30etik 19:30era ibiliko dira joan-etorrian irlara. Eguraldi txarra eginez gero, jaia bertan behera utziko da, baina bazkaria mantendu eta Arrano elkartean egingo da. Elkarbanatu
Bihar, hilak 13, ostirala,20.00etan, Nido Tabernan (Herrera).altzanet Elkarbanatu
Jendaurrean lan egin eta bezeroari euskaraz ulertu eta erantzuteko ezagutza nahikoa duten langileak erdiak edo gehiago dituzten Txirrita kaleko establezimenduak
Bizarrain Kultura Elkarteak 14-16 urte bitarteko gazteentzako antolatu duen Altzako Ipuin Laburren Lehen Lehiaketa amaitu da. Abenduaren 3arekin batera, Euskararen Nazioarteko Egunean, eman da ezagutzera epaia Tomasene kultur etxean egin den ekitaldian. Irabazlea Sara Gonzalez de Alaiza Ortega izan da, Ostadarra lanarekin. Bigarren saria Irati del Pozo Blazquezek jaso du, Martintxo lanarengatik. Biak ala biak Altza Institutuko 3. DBHko ikasleak dira. Bereziki eskertu nahi ditugu institutuaren laguntza, eta lehiaketan parte hartu dutenen ahalegina. Sari banaketa ekitaldian Altza Kantu...
Donostialdean Bai Euskarari Ziurtagiria duten 205 entitateen gida argitaratu dugu Altzako Bizarrain eta Donostiako Euskarak Batzen elkarteok eta Ziurtagiriaren Elkarteak, bigarren urtez. Aurtengo gidak, iazkoak baino 49 zerbitzu gehiago jaso ditu. Liburuxkaren 6.000 ale kaleratu dira, eta Irutxuloko Hitzaren harpidedunei banatu zaie. Gainontzekoak, ziurtagiria duten saltokiek eta enpresek banatuko dituzte beren bezeroen artean. Gidaren bidez Altza eta Donostiako euskalgintzak dei egin nahi die euskaltzaleei euskaraz bizitzeko olatura atxiki daitezen, euskaldunok euskaraz bizitzek...
Lau bidaia intimo aurkeztu dizkigu Jon Maia bertsolari zumaiarrak bere dokumentalean. Lau bidaiotan, gure hizkuntza, euskara izan da erabilitako ibilgailua; lau arrotz Euskal Herrira ekarri eta barneratu dituen ezinbesteko bitartekaria. Izan ere, tokian tokiko hizkuntza da bide bakarra bertako bizimodua, ohiturak eta jendeak, ezagutzekotan. Euskal Herria ezagutu nahi duenak, beraz, derrigorrean jakin (edo, bere kasuan, ikasi) behar du euskaraz, bestela, Euskal Herria barik, País Vasco edo Le Pays Basque baino ez baitu ezagutuko. Horixe da, hain zuzen, Euska...
Bosgarren urtez jarraian, Bizarrain kultur elkarteak eta Herrerako Sporting kirol taldeak lankidetzan antolatu dugu joan diren abenduaren 27 eta 28an, Herrerako futbol zelaian, ospatu den jaia. Futbol festaren bidez adierazi nahi diegu gurasoei, haurrei, ikastetxeei eta kirol elkarteetako kide eta trebatzaileei euskarak kirola esparru naturaltzat duela. Guztira berrehun ume inguru bildu ditu Altzako V. Euskaraz Bai futbol festak. Herrerako Sporting taldeaz gain, La Anunciata, La Asunción, Herri Ametsa, Altza, Herrera eta Oleta ikastetxeetako ikasleek hartu dute parte. Partidak infanti...
Eguberritako Bai Euskarari Futbol Festa antolatu dugu Bizarrain elkarteak eta Herrerako Sporting-ek, laugarren urtez jarraian. Aurten, kartelaren diseinua Herri Ametsa ikastola, eta Herrera, San Luis eta Oleta ikastetxeetako 180 haurrek egindako irudiekin osatu dugu. Hona hemen kartelaren irudia.
Gazte-mailako kiroletan euskarak bizi duen egoeraz gogoeta saioa egin dugu, Oleta ikastetxeko eta Herrerako Sporting taldeko trebatzaileekin.Orain, Donostiako udalarekin batera antolatu nahi dugu beste saio zabalago bat, bertara gonbidatuz Altzako gazte-mailako kiroletako trebatzaile guztiak.