Euskaltzaleen festa, larunbatean

bizarrain 1456131665085 Bizarrain | 2011-05-26 11:21

Urtero bezala, Santa Klara uhartean ospatuko da Euskaltzaleen festa, larunbatean, AEK-k antolatuta. Jolasak, txosnak, bazkaria, erromeria, kantaldia eta abar izango dira. Txalupak 11:30etik 19:30era  ibiliko dira joan-etorrian irlara.

Eguraldi txarra eginez gero, jaia bertan behera utziko da, baina bazkaria mantendu eta Arrano elkartean egingo da.



Elkarbanatu


Utzi iruzkina: