Altzako Ipuin Laburren Lehen Lehiaketan sarituak
Bizarrain Kultura Elkarteak 14-16 urte bitarteko
gazteentzako antolatu duen Altzako Ipuin Laburren Lehen Lehiaketa amaitu da.
Abenduaren 3arekin batera, Euskararen Nazioarteko Egunean, eman da ezagutzera
epaia Tomasene kultur etxean egin den ekitaldian.
Irabazlea Sara Gonzalez de Alaiza Ortega izan da, Ostadarra lanarekin. Bigarren saria Irati del Pozo Blazquezek jaso du, Martintxo lanarengatik. Biak ala biak Altza Institutuko 3. DBHko ikasleak dira. Bereziki eskertu nahi ditugu institutuaren laguntza, eta lehiaketan parte hartu dutenen ahalegina.
Sari banaketa ekitaldian Altza Kantuz taldearen emanaldia
ere izan da.
Ipuin
sarituak LEHEN SARIA BIGARREN SARIA
Ekitaldiko argazkiak ikusteko, klikatu beheko irudian
Hitza
Iruzkinak
Utzi iruzkina: