Euskara Merkataritzara

Ahotik Ahora

Iruñerriko "Euskara merkataritzara" planaren berri emateko blog berria sortu dugu. Aurrerantzean helbide honetan aurkituko gaituzue: https://euskaramerkataritzara.wordpress.com/  


Sukaldaritza, nutrizioa, biologia, gastronomia, enologia, soziologia, bromatologia, elikaduraren antropologia eta beste adarren bateko lau mila hitz euskara hutsean bildurik, Edorta Agirrek lau urte lanean eman ondoren, Elikadura hiztegiak lehen urratsak egin ditu. Bi osagai ditu hiztegiak: ·       Glosario hutsa: euskal hitza, sinonimoak, (biziduna bada) izen zientifikoa, eta espainolezko, frantsesezko eta ingelesezko baliokideak. ·       Hiztegi entziklopedikoa: aurreko datu horien ondotik, hitzaren etimologia, jat...


Argazkiak.org | Paparazziak © cc-by-sa: haritz76 Javier Oderiz, Fatima de Miguel, Francisco Javier eta Jaione Santxotena, eta Eider Roman Pasa den ostegunean, urriak 2, egin zen Euskararen Paparazziak argazki-lehiaketaren sari-banaketa ekitaldia. Francisco Javier Santxotenak Iruñeko Katakraken erakusleihoari ateratako argazkiarekin irabazi zuen sari nagusia, eta sari-banaketa ekitaldia ere bertan egin zen. Horrez gain, lehiaketan parte hartzeagatik zozketa bidez irabazitako 100 euroko erosketa-bono bana jaso zuten Javier Oderizek, Fatima de Miguelek eta Eider Romanek. Lehiaketar...


Parte Zaharrean, Intxaurrondon eta beste hainbat auzotako bederatzi kaletako saltoki, taberna eta jatetxetan jarriko dute abian kanpaina, euskaraz hitz egiteko gonbita luzatzen duten eranskailuak banatuz.  Bezeroei arreta eskaintzen ari diren langileen erdiek edo gehiagok euskaraz ondo hitz egiteko gaitasuna duten establezimenduek parte har dezakete egitasmoan. Baldintza hau bete eta egitasmoan parte hartzeko interesa duten establezimenduek eranskailua jarriko dute, kalera begira, atean edo erakusleihoan, bezeroek hori ikustean bertan euskaraz egin dezaketela jakin dezaten. Era berean...


Gasteizko 100 jatetxe eta tabernetako mahai-zapiek euskarazko mezuak izan zituzten uztailaren 26 eta 27an Giro Onean kanpainari esker. Udalaren Euskara Zerbitzuak zabaldu zituen mahai-zapietan jatetxe batean erraz erabiltzeko moduko esaldiak jaso ziren, zerbitzariari zerbait eskatzeko edo menua ote daukaten galdetzeko, adibidez. Honako lotura honetan kontsultatu daiteke parte hartu zuten saltokien zerrenda: http://www.gasteizen.com/2014/07/24/mahaiek-euskaraz-hitz-egingo-dute-asteburuan/


Mankomunitateko kide diren udalerrietako merkatariek UEMAren laguntza izango dute merkealdi kanpaina euskaraz egiteko. Udalerri Euskaldunetan euskaraz bizi dira nagusiki herritarrak eta, beraz, garrantzia berezia dauka merkatarien aldetik ere errealitate hori errespetatzeak eta indartzeak. UEMAk hainbat zerbitzu eskaintzen dizkie merkatariei: - Gaztelaniatik euskararako itzulpen laburrak (menuak, karteltxoak, errotuluak…). - Euskara zuzenketak, idatzizko elementuetan euskararen kalitatea bermatuta egon dadin. - Langileek Profesional Euskaldunen Gidan sartzeko aukera, balizko beze...


DENDAKETAN, batez ere, merkataritza arloko profesionalei zuzendutako ikastaro laburra da, bezeroekiko harremanetan euskararen erabilera sustatzeko helburua duena. Jolas didaktiko moduan burutzeko prestatu da, jolasaren bidez simulatzen dira merkataritzako komunikazio-jarduerak ikaslea modu atseginean murgiltzeko euskaran. A1-A2 mailen arteko ikasleek modu autonomoan egiteko ikastaroa da hau, sei unitatez eta 75 jardueraz osatua. Ebaluazioa era automatikoan egiten da eta aurrerapena asmatutako erantzunen araberakoa da. Albistea osorik irakurtzeko: http://www.erabili.com/zer_berri/berr...


Dagoeneko 48 dira Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratu duten Gasteizko denda, jatetxe eta enpresak. Enpresek eta saltokiek euskararen erabilera sustatzeko neurriak hartzen ari direla ziurtatu du Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteak. Zerrenda osoa kontsultatu daiteke www.gasteizen.com webgunean http://www.gasteizen.com/2014/06/23/gero-eta-gehiago-dira-zerbitzua-euskaraz-ematen-duten-gasteizko-komertzioak/


Euskarri zaharrak euskalduntzeko, lehentasunak ezartzeko gomendio batzuk doaz jarraian: Ahal dela, euskarri ofizialetatik hasi, pribatuak gerorako utzita. Erakundearen kanpo-irudirako inportanteak diren elementuei lehentasuna eman (erantzungailua, kanpoko errotulu nagusia, …) Bistara gehien nabarmentzen direnekin hasi (errotulazio makroa) eta, ondoren, errotulazio mikroarekin jarraitu. Jende gehien pasatzen den guneetako paisaiari eman lehentasuna. Hizkuntzaren prestigioari begira inpaktu handiena dutenak euskaratzen hasi. Egingarrienekin edo aldatzeko errazenak direnekin hasi, aur...


Iruñeko Katakraken erakusleihoari ateratako argazkiarekin irabazi du 500 euroko erosketa bonoa. Halaber, lehiaketan parte hartzeagatik zozketa bidez banaturiko 100 euroko erosketa bono bana irabazi dute Javier Oderiz, Fatima de Miguel eta Eider Romanek. Euskararen Paparazziak argazki lehiaketa maiatzaren 12tik 25era bitartean egin da eta epe horretan 97 argazki jaso dituzte antolatzaileek. Lehiaketaren helburua saltokietan euskararen erabilera handitzeko eman diren urratsak bezeroei eta herritarrei ikustaraztea izan da eta, horretarako, parte-hartzaileei lan oso sinplea proposatu...


euskara_merkataritzara_bak 1456132517779

"Euskara Merkataritzara" plana Iruñerriko 10 udalerritan dago martxan; Atarrabia, Aranguren, Antsoain, Berriobeiti, Berriozar, Burlata, Oltza Zendea, Zizur Nagusia, Uharte eta Garesen, hain zuzen ere. Programaren helburua merkataritzan euskararen erabilera sustatzea da. Horretarako, saltoki bakoitzean euskararen erabilera areagotzeko helburuak adosten dira merkatariekin.