Francisco Javier Santxotenak irabazi du Euskararen Paparazziak argazki lehiaketa
Iruñeko Katakraken erakusleihoari ateratako argazkiarekin irabazi du 500 euroko erosketa bonoa.
Halaber, lehiaketan parte hartzeagatik zozketa bidez banaturiko 100 euroko erosketa bono bana irabazi dute Javier Oderiz, Fatima de Miguel eta Eider Romanek.
Euskararen Paparazziak argazki lehiaketa maiatzaren 12tik 25era bitartean egin da eta epe horretan 97 argazki jaso dituzte antolatzaileek. Lehiaketaren helburua saltokietan euskararen erabilera handitzeko eman diren urratsak bezeroei eta herritarrei ikustaraztea izan da eta, horretarako, parte-hartzaileei lan oso sinplea proposatu zaie: Iruñerriko eta Gareseko saltokietan ikusgai eta euskaraz dauden errotuluei, kartelei edo bestelakoei argazkiak atera eta WhatsApp edo Telegram aplikazioen bidez bidaltzea. Euskara eta merkataritza hobekien uztartzen dituen argazkia ateratzeagatik irabazi du Santxotenak lehiaketa.
Antolatzaileak Euskara Merkataritzara planeko udalak (Aranguren, Antsoain, Berriobeiti, Berriozar, Oltza Zendea, Zizur Nagusia, Burlata, Atarrabia, Uharte eta Gares) eta Iruñeko Karrikiri euskaldunen elkartea izan dira eta erakunde bakoitzeko teknikari edo ordezkari banarekin osatu da epaimahaia.
Iruzkinak
Mintxo 2014-06-13 14:30 #1
<p>Argazkiak ikusgai jarriko dituzue?</p>
<p>Euskararen aldeko bulkada izanen litzateke.</p>
Utzi iruzkina: