Iruñeko Katakraken erakusleihoari ateratako argazkiarekin irabazi du 500 euroko erosketa bonoa. Halaber, lehiaketan parte hartzeagatik zozketa bidez banaturiko 100 euroko erosketa bono bana irabazi dute Javier Oderiz, Fatima de Miguel eta Eider Romanek. Euskararen Paparazziak argazki lehiaketa maiatzaren 12tik 25era bitartean egin da eta epe horretan 97 argazki jaso dituzte antolatzaileek. Lehiaketaren helburua saltokietan euskararen erabilera handitzeko eman diren urratsak bezeroei eta herritarrei ikustaraztea izan da eta, horretarako, parte-hartzaileei lan oso sinplea proposatu...


“Euskara Merkataritzara” planeko udalek (Berriobeiti, Berriozar, Oltza Zendea, Antsoain, Zizur Nagusia, Burlata, Atarrabia, Uharte, Aranguren eta Gares), Karrikiri Euskara Elkartearekin elkarlanean, euskara, merkataritza eta argazkilaritza uztartzen dituen lehiaketa honetan parte hartzeko deia egiten dugu. LEHIAKETAREN OINARRIAK Parte-hartzaileek Iruñerriko eta Garesko saltokietan ikusgai eta euskaraz dauden errotuluei, kartelei edo bestelakoei argazkiak atera eta WhatsApp edo Telegram aplikazioen bidez bidali beharko dituzte antolakuntzak emandako telefono zenba...