euskara-merkataritzara-sakelako-bidezko-argazki-lehiaketa
LEHIAKETAREN OINARRIAK
Parte-hartzaileek Iruñerriko eta Garesko saltokietan ikusgai eta euskaraz dauden errotuluei, kartelei edo bestelakoei argazkiak atera eta WhatsApp edo Telegram aplikazioen bidez bidali beharko dituzte antolakuntzak emandako telefono zenbakira.
Euskara eta merkataritza hobekien uztartzen dituen argazkia bidali duenak irabaziko du lehiaketa (originaltasuna eta argazkiaren kalitatea ere baloratuko dira), eta gainerako parte-hartzaileen artean hiru sari zozketatuko dira.
Antolatzaileek jasotako argazkiak erabili ahalko dituzte “Euskara Merkataritzara” eta “Euskara Nonahi” egitasmoetan, eta baita egitasmo horiek sustatzeko antolatutako erakusketa edo bestelako ekitaldietan ere. Erabiliz gero, egiletza aitortuko dute.
NORK PARTE HARTU AHALKO DUEN
Ez dago adinari zein jatorriari ezarritako mugarik eta, beraz, edonork parte hartu ahalko du lehiaketan, nahi adina argazki bidaliz.
Sariduna 16 urtetik beherako pertsona bada, saria saridunaren guraso edo tutore legal batek jaso beharko du.
ARGAZKIAK NORA ETA NOLA BIDALI
Argazkiak Whatsapp edo Telegram bidez bidali behar dira telefono zenbaki honetara: 692 730 246.
Antolakuntzak argazkiaz gain bidaltzailearen telefono zenbakia ere gordeko du, irabazle suertatuz gero, harremanetan jartzeko.
LEHIAKETAREN EPEAK
Argazkiak maiatzaren 12tik 25era bitartean bidali ahal izanen dira. Epe hori baino lehenago edo beranduago bidalitakoek ez dute lehiaketan parte hartuko.
SARIAK
Lehiaketaren irabazleak 2014ko irailetik azaroaren bukaerara bitartean Iruñerriko eta Garesko zenbait saltokitan gastatzeko 500 euroko txartela irabaziko du.
Halaber, parte-hartzaileen artean 100 euroko beste hiru txartel zozketatuko dira; txartel horiek ere aipatutako epe eta saltokietan gastatu beharko dira.
EPAIMAHAIA
Irabazlea zein den izendatzeko Iruñerriko eta Garesko Euskara Zerbitzuek eta Karrikiri Elkarteak epaimahai bat izendatuko dute, maiatzaren bukaerarako epaia emango duena.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: