Inklusiboa(goa)

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2015-09-14 09:32

Mikel Irizarrek honako hau jaurti du bere lehen elkarrizketan, kargua hartu ostean: “Euskarak behar du diskurtso irekiago edo inklusiboagoa, demokratikoagoa”. Handik gutxira, Onddarbiko normalok blogean honako hau irakurri nuen: “Amets Arzallusek zioen Euskal Herria ez dela lurrari erroturiko toki fisiko bat. Euskal Herria euskararen herria dela dio, euskara egiten den tokia alegia. Honela Donostiako Kontxako ur ertzean euskaraz agurtzen diren bi lagunek sortzen dute Euskal Herria, edo Lesakako okindegian ogia eta egunkaria erosterakoan, baina baita, herrian ia agurtu er...


Artikulu zeharo interesgarria egin du Manex Agirrek azken Jakin aldizkarian. Arabako euskalgintza izan du hizpide, euskalgintza periferikoa eta bazterrekoa, antza. Baina gero eta argiago daukat periferiatik etorriko dela etortzekotan berrikuntza.   Kapital publikotik hiztun komunitaterantz jarri dio Manexek azpi-izenburu artikuluari. Euskalgintzaren erradiografia egin du eta etorkizunerako gako batzuk zirriborratzen saiatu da. Eta lortu du, nire ustez. Berariazko euskalgintzaz aritu da batik bat. Baina bide batezko euskalgintza ere aipatu du (Gasteizko Gaztetxea, Bertsozale elkartea e...


Arabako bertso eskoletako gazteak aztertu ditu Manex Agirrek bere Hizneteko sakontze egitasmoan. Erdalguneko bertso-eskolek euskararen biziberritzean duten eragina ikertu nahi izan du. Eta lan zeharo interesgarria ondu du, ezinbestez irakurri beharko luketena gazteen artean euskara sustatu nahi dutenek.   Ez dut egingo lanaren laburpena. Lana goitik behera da interesgarri-eta. Lanetik hartu ditudan aipu batzuk baino ez ditut ekarri nahi. Xabi Paya: Bertso eskolan, beste leku batzuetan pausu dena (euskara), hemen ezinbesteko baldintza da, euskara da bidea, ez helmuga. Bertsolaritzak h...


Sukaldaritza, nutrizioa, biologia, gastronomia, enologia, soziologia, bromatologia, elikaduraren antropologia eta beste adarren bateko lau mila hitz euskara hutsean bildurik, Edorta Agirrek lau urte lanean eman ondoren, Elikadura hiztegiak lehen urratsak egin ditu. Bi osagai ditu hiztegiak: ·       Glosario hutsa: euskal hitza, sinonimoak, (biziduna bada) izen zientifikoa, eta espainolezko, frantsesezko eta ingelesezko baliokideak. ·       Hiztegi entziklopedikoa: aurreko datu horien ondotik, hitzaren etimologia, jat...


   Ez genekien, lehen euskal eleberrigilea, poeta ere izan zenik. Ondarrutarra, hitz lauzko testuekin bai, lotzen genuen; Auñamendiko lorea, batetik, Kresala bestetik, Garoa azkenik. Narratzaile handitzat geneukan. Baina poesia? Harriturik utzi gaitu aurkikuntza honek! Olerki hunkigarria da, itsas ertzeko herri arrantzaleen sufrimenduaz egiten digu berba. Noski, Ondarroakoa izanda, itsasoa bihotzean orroka zebilen gizona izan behar, nahitaez.                       ...


Kosmobisioa

3
garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2011-10-03 18:33

Aurrekoan Lorea Agirrek Sorguneak ikertegiaren inguruko hitzaldia eman zuen Emuneko lankideontzat. Hainbat gauza esan zituen (horietako batzuk hemen). Baina deigarria egin zitzaidan horietako bat.Gutxi gorabehera hauxe esan zuen: euskaldunok hizkuntza salbatzearen alde, gure kosmobisioa sakrifikatu egin dugula. Gero ñabardura bat gehitu zuen: kosmobisio hori sakrifikatu dugu, inoiz izan badugu noski. Horrek zuzenean Txepetxek uztailean esan ziguna ekarri zidan burura. Berak beste hainbat gauzen artean honako hauek esan zituen:Euskara gero eta gehiago erabiltzen da, gero eta gauza gutxia...


Katuajeak

1
garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2010-12-13 18:18

Aspaldion gabiltza kulturgintzarekin gora eta behera. Eta oraingo honetan katuajeekin gatoz.Lorea Agirrek astean behin Berrian idazten ditu katuajeak. Gehienetan kulturgintzari buruzkoak. Azken aldiko haize berria eta freskoa dakar astero, kritika sotilak eta latzak plazaratuz. Artikulu batzuk antologikoak dira nire ustez. Hona hemen nire zerrendatxoa:- Baskotasunaz: euskal kulturaren eta kultur baskoaren arteko harremanez ari da artikulu honetan.- Funtzioa: moldez ala artez, gai berberari buruz aritzen da oraingo honetan.- Euskaldun bat, quechua bat eta joruba bat: euskararen egunerako ezi...


Zuetako askok dagoeneko jakingo badezute ere, Lazkaoko Beneditarren artxibategian Euskal Herriarekin erlazioa duen edozein motatako kartel, pegata, triptiko, fanzine, barne dokumentazio etabar bildu eta jasotzen dituzte. Gizarte talde zein politikoetako barne dokumentazioa barne!                              Artxibategia kudeatzen duen Aita Agirrek, AHTaren inguruko EDOZEIN material gustora jasoko lukela esan digu, oso urria baita bere artxibategi...


Uholdea

literartea 1456440692268 literartea | 2007-08-12 23:16

Julian Barnes, A History of the World in 10½ Chapters, London: Jonathan Cape, 1989.                         Eta zer esan antzinako hondamendi hartaz, uholde nagusiaz? Tira, Noeren aurreneko ikonografiak pentsatu genezakeen legez sortu zituzten. Kristautasunaren lehen hamabi mendeetan edo luzeagoan, ontzia eskuizkribu pintatuetan agertu ohi da, beirategietan eta katedraletako irudietan; kutxa edo sarkofago baten modura irudikatua izan zen, Kristok hilobitik irtengo zuenekoa aurreikusi nahian ed...


Gaur ere diskurtso batekin natorkizue, baina duela 70 urtekoa.J.A. Agirre lehendakariak Madrilgo Gorteetan botatako diskurtsoa da (hortaz, gazteleraz). Interesgarria, nere ustez, EAJren postura eta perspektiba historikoa ulertzeko: kristaua baina, diskurtsoan behintzat, sozialdemokraziarekin konprometituta.Lehendakariaren hitzaldia txalo zaparradaz amaitu zen. Irakurri hemen.Irudia: EAJ.


Azken iruzkinak