Bi elikadura hiztegi linean

euskara_merkataritzara_bak 1456132517779 Euskara Merkataritzara | 2014-10-23 08:23
1

Edorta Agirre

Sukaldaritza, nutrizioa, biologia, gastronomia, enologia, soziologia, bromatologia, elikaduraren antropologia eta beste adarren bateko lau mila hitz euskara hutsean bildurik, Edorta Agirrek lau urte lanean eman ondoren, Elikadura hiztegiak lehen urratsak egin ditu.

Bi osagai ditu hiztegiak:

·       Glosario hutsa: euskal hitza, sinonimoak, (biziduna bada) izen zientifikoa, eta espainolezko, frantsesezko eta ingelesezko baliokideak.

·       Hiztegi entziklopedikoa: aurreko datu horien ondotik, hitzaren etimologia, jatorria, azalpena, kontzeptuaren bilakaera historikoa, balio gastronomikoa, nutrizionala, Euskal Herriarekin daukan lotura, eta abar agertzen dira hitz estandarretan.

Azaldutakoa, maiz, diagrama eta taulekin jantzirik dator, kontsulta egiten duenari ulergarriago gerta dakion.

Osorik irakurtzeko: http://sustatu.eus/olmo_karlos/1413266485?utm_source=rss&utm_medium=feeds

Edorta Agirre

Edorta Agirre 2014-11-01 17:08 #1

<p>Kontu horretaz hitz egitera hurrera nadin nahi baduzue, gustura asko gerturatuko naiz, aurreko guztietan bezala.</p>


Utzi iruzkina: