Welcome to the periferia!

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2015-03-12 09:15

Artikulu zeharo interesgarria egin du Manex Agirrek azken Jakin aldizkarian. Arabako euskalgintza izan du hizpide, euskalgintza periferikoa eta bazterrekoa, antza. Baina gero eta argiago daukat periferiatik etorriko dela etortzekotan berrikuntza.

 

Kapital publikotik hiztun komunitaterantz jarri dio Manexek azpi-izenburu artikuluari. Euskalgintzaren erradiografia egin du eta etorkizunerako gako batzuk zirriborratzen saiatu da. Eta lortu du, nire ustez.

Berariazko euskalgintzaz aritu da batik bat. Baina bide batezko euskalgintza ere aipatu du (Gasteizko Gaztetxea, Bertsozale elkartea eta Hala bedi irratia). Eta nire ustez Araban (eta beste lurraldeetan ere) etorkizuna bide batezko euskalgintzari orain arte baino kasu gehiago egitetik etorriko da. Hori uste dut nik behintzat.


Utzi iruzkina: