Inklusiboa(goa)

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2015-09-14 09:32

Mikel Irizarrek honako hau jaurti du bere lehen elkarrizketan, kargua hartu ostean: “Euskarak behar du diskurtso irekiago edo inklusiboagoa, demokratikoagoa”. Handik gutxira, Onddarbiko normalok blogean honako hau irakurri nuen: “Amets Arzallusek zioen Euskal Herria ez dela lurrari erroturiko toki fisiko bat. Euskal Herria euskararen herria dela dio, euskara egiten den tokia alegia. Honela Donostiako Kontxako ur ertzean euskaraz agurtzen diren bi lagunek sortzen dute Euskal Herria, edo Lesakako okindegian ogia eta egunkaria erosterakoan, baina baita, herrian ia agurtu er...


Artikulu zeharo interesgarria egin du Manex Agirrek azken Jakin aldizkarian. Arabako euskalgintza izan du hizpide, euskalgintza periferikoa eta bazterrekoa, antza. Baina gero eta argiago daukat periferiatik etorriko dela etortzekotan berrikuntza.   Kapital publikotik hiztun komunitaterantz jarri dio Manexek azpi-izenburu artikuluari. Euskalgintzaren erradiografia egin du eta etorkizunerako gako batzuk zirriborratzen saiatu da. Eta lortu du, nire ustez. Berariazko euskalgintzaz aritu da batik bat. Baina bide batezko euskalgintza ere aipatu du (Gasteizko Gaztetxea, Bertsozale elkartea e...


Arabako bertso eskoletako gazteak aztertu ditu Manex Agirrek bere Hizneteko sakontze egitasmoan. Erdalguneko bertso-eskolek euskararen biziberritzean duten eragina ikertu nahi izan du. Eta lan zeharo interesgarria ondu du, ezinbestez irakurri beharko luketena gazteen artean euskara sustatu nahi dutenek.   Ez dut egingo lanaren laburpena. Lana goitik behera da interesgarri-eta. Lanetik hartu ditudan aipu batzuk baino ez ditut ekarri nahi. Xabi Paya: Bertso eskolan, beste leku batzuetan pausu dena (euskara), hemen ezinbesteko baldintza da, euskara da bidea, ez helmuga. Bertsolaritzak h...


Azken iruzkinak