Katuajeak
Aspaldion gabiltza kulturgintzarekin gora eta behera. Eta oraingo honetan katuajeekin gatoz.
Lorea Agirrek astean behin Berrian idazten ditu katuajeak. Gehienetan kulturgintzari buruzkoak. Azken aldiko haize berria eta freskoa dakar astero, kritika sotilak eta latzak plazaratuz. Artikulu batzuk antologikoak dira nire ustez. Hona hemen nire zerrendatxoa:
- Baskotasunaz: euskal kulturaren eta kultur baskoaren arteko harremanez ari da artikulu honetan.
- Funtzioa: moldez ala artez, gai berberari buruz aritzen da oraingo honetan.
- Euskaldun bat, quechua bat eta joruba bat: euskararen egunerako ezin hobea.
- Kausa eta ondorioa: euskarazko kulturaren transmisioaren errotaz.
Eta gehiagoren zain gaude, hona lapurtzeko.
Iruzkinak
asier 2010-12-13 21:33 #1
Bai jauna! Erabat ados. Artikulu ederrak eskaintzen dizkigu Loreak.<br />
Utzi iruzkina: