Kategoria: lorea
Aurrekoan Lorea Agirrek Sorguneak ikertegiaren inguruko hitzaldia eman zuen Emuneko lankideontzat. Hainbat gauza esan zituen (horietako batzuk hemen). Baina deigarria egin zitzaidan horietako bat.Gutxi gorabehera hauxe esan zuen: euskaldunok hizkuntza salbatzearen alde, gure kosmobisioa sakrifikatu egin dugula. Gero ñabardura bat gehitu zuen: kosmobisio hori sakrifikatu dugu, inoiz izan badugu noski. Horrek zuzenean Txepetxek uztailean esan ziguna ekarri zidan burura. Berak beste hainbat gauzen artean honako hauek esan zituen:Euskara gero eta gehiago erabiltzen da, gero eta gauza gutxia...
Aspaldion gabiltza kulturgintzarekin gora eta behera. Eta oraingo honetan katuajeekin gatoz.Lorea Agirrek astean behin Berrian idazten ditu katuajeak. Gehienetan kulturgintzari buruzkoak. Azken aldiko haize berria eta freskoa dakar astero, kritika sotilak eta latzak plazaratuz. Artikulu batzuk antologikoak dira nire ustez. Hona hemen nire zerrendatxoa:- Baskotasunaz: euskal kulturaren eta kultur baskoaren arteko harremanez ari da artikulu honetan.- Funtzioa: moldez ala artez, gai berberari buruz aritzen da oraingo honetan.- Euskaldun bat, quechua bat eta joruba bat: euskararen egunerako ezi...
Bazen behin muino batean beti gora begira egoten zen loretxo bat. Gauetan lo egiteko baino ez zuen burua jaisten. Berdin zitzaion negua, udaberria, uda edo udazkena izan. Berdin zitzaion euria, eguzkia, elurra, ekaitza edo kazkabarra. Berak gogor eusten zion bereari. Egunero, huts egin gabe bere hitzordura agertzen zen. Zergatik egiten zuen hori loretxoak? Maitemindurik zegoelako. Orduak igarotzen zituen zerura begira. Zehatz esateko, hodeiari begira. Hodeia zen bere energiaren, zorionaren, irribarrearen eta pozaren sortzailea. Ez zen erraza horren banaturik bizitzea. Ez ziren samurra...
Asko dira txikitan printze urdinarekin amesten dutenak. Loreak ordea, ez zuen horrelako ametsik egiten, baina nahi zuen bere kide izango zen baten bat. Konfiantzazko baten bat, baina ez lagun mailakoa edo familiako kidea bakarrik. Bere konplizea, gauza guztiak, guzti-guztiak kontatuko zizkiona. Egun batean, igel batekin egin zuen topo eta igelaren lagun handi bilakatu zen. Ia dena egiten zuten elkarrekin, eta denborarekin, igela bere printze bilakatu zen. Lortu zuen benetako konplize bat. Berarekin guztia elkarbanatzen zuen eta egun ederrak igarotzen zituzten elkarrekin. Hala ere,...
Narcissus pseudonarcissus espezieko aleak tamainu txikiko eta kolore horiko eta oinarrian hosto lanzeolatuak dituen landareak dira. Lurra elur azpian izoztu eta gero, giro berotzen bada eta elurra urtzen denean agertzen dira. Anpulua Karkamoko (Araba) zelai batean.
“Loreen artean zein aukeratuko zenuke?” Nik dudarik gabe “Bitxilorea” erantzungo nizuke. “Zergatik?” galdetuko zenidake ondoren. Eta nik hau erantzungo nizuke: “Loreen artean erregina ei dugu arrosa. Ederrena omen. Hala ere, niri lore harroa iruditu izan zait beti. Lepatentea. Ez dakit zergatik. Lore ponpoxoa. Eskuetan hartu eta apurtzeko beldurra sentitzen dut. Lore hauskorra nahiz eta defentsa gisa arantzak izan. Bere handitasunean apurtzeko errazegia. Zimeltzeko errazegia. Bitxilorea aldiz, hain ederra izan ez arren, bizia, kementsua, alaia, mendizalea, arantzarik gabea, librea... Ez...