EH-n gertatua eta ikusia

Natura, zientzia, paisaiak, jendea, gizartea, jaiak,... EH biluzik

Gaur 2008ko martxoak 19a da, aitaren eguna edo San Jose eguna edo, aurten ere bai azteazken santua. Katolikoak diren leku guztietan gertatzen den bezalaestatuaren laikotasuna aparte utzita eta ahaztuta,  Euskal Herrian erlijio kutsuko prozesioak egiten dira korneta, tanborrak, anaide eta irudiekin. Garrantzitsuenak Bilbon egiten dira aspalditik. Lehen sinestunak joaten ziren baina orain turismorako beste ekintza bat bihurtu dira. Bilbon aste bete batean gertatzen dira guztiak: erramu igande aurreko larunbatean hasita berpizkunde igande arte. Bizkaiko eta Gipuzkoako beste h...


Narcissus pseudonarcissus espezieko aleak tamainu txikiko eta kolore horiko eta oinarrian hosto lanzeolatuak dituen landareak dira. Lurra elur azpian izoztu eta gero, giro berotzen bada eta elurra urtzen denean agertzen dira. Anpulua Karkamoko (Araba) zelai batean.


Izarra (Araba) eta Urduña (Bizkaia) artean, La Barrerilla mendatetik jaisten den errepidean Gujuli edo Goiuri herria topatzen dugu, non Oiardo ibaiaren urak harresi batetik amiltzen dira metro askotan, Altubeko pagadietan sartzeko eta Altube ibaia osatzeko. Urjauzi hau ikusteko bi aukera ditugu: bata herriko elizaren ondotik trenbidea (ibilbide luzeko RENFE) gurutzatu ondorengo bidezidorretik. eta bestea, hemengo bestealdean dagoen begiratokitik. Ikuspegia zoragarria da alde bietatik, baina ikusgarriena elizaren aldekoa da, amildegia bere osotasunean sentitu eta ikusi dezakezulako zure oin...


Urduña hiria Bizkaiko hiri bakarra da. Aitzinean kostaldea eta lautadaren arteko lotunea eta igarobidea zen. Aduana han bertan zegoen. Handik Garobel mendizerrako amildegi ikaragarriak ikus daitezke, Urduñako ezkerretik hasita, eskuinetik urruntzen da Angulo mendizerraraino. Amildegi handi hauek aitzinean itsasbazterra izan ziren eta aro hauetako fosilez beteta daude. Mendizerra honetako bazter polit eta garrantzitsu bat Nerbioi ibaiaren iturburua dago. Nerbioi ibaia leize batean jaiotzen da eta amildu eta gero, 400mko urjauzia sortuz Bizkaiko eta Arabako lurrak zeherkatzen dit...


Gaur goizean Bilboko alde zaharrean dagoen 7katu gaztetxea hustu dute Azkuna alkatearen zerbitzariek atea behera botaz eta barruan zegoen pertsona bakarra atereaz. Ez abisurik, ez komunikaziorik abokatuei; etorri, kalea okupatu (okupazio bat desegiteko, paradojikoa!!), atea bota, gaztetxearen aldeko jendea oldartu eta haien kontra kargatu eta alde egin eriak han utzita. HERRI BAT,  AUZO BAT GAZTETXE BAT!!!     GORA EUSKAL   GAZTERIA!!       GORA BILBOKO OKUPAZIO MUGIMENDUA!!!  


NO TIME FOR LOVEIS TIME FOR PEACEEZ DA MAITASUNERAKO UNEABAKERAKO UNEA DA


Gure inguruan hainbat eta hainbat gauza dago esanahi askorekin. Horietako bat itsasoa da. Itsasoa askatasunaren ikurra. Askatasuna....., leku anitz batetik bestera mugitzeko, eta muga bakar batekin: lurra. Duela 4600 milioi urte Lurra sortu zen eta handik milioika urtetara (gauza hauentzako milioika urtetan neurtzen da denbora) itsasoa sortu zen atmosfera zegoen ur lurruna hoztean (kondensazioa). Batzutan lasaia eta lasaitasun eta gozamen iturri eta bestetan haserre, berri txarren ekarle. Gure portuetan eta itsas herrietan marinelek emekumezkoa hartzen dute, lurraren barrualdean...


Azken egunetako beroak naturan bizitza berpiztu du. Txoriak hasi dira abesten,... eta lehenengo loreak loratzen dira, hala nola  Primula veris edo primavera (loratzen den lehena dio bere izanak) eta gereziondoak eta almendroak. Gure lorategietan beste espezie bat loratzen da, gereziondoen familiakoa, japoniatik etorritakoa, Prunus pisardii edo cerezo japonés. Kontuz, laster amodioa ere helduko da!!!!!


Bi gauza baino ez: GORA EAE-ANV!!!!! GORA EHAK!!!!!


Askotan telebistan edo irratian agertzen diren pertsoieksaiatzen dira azaltzen nola Euskal Herrian ezin litezke, berez kontrajarriak diren bi jarrera, aurrez aurre jarri ezer gertatu barik batzutan agerian geratzen da hori gezur hutsa dela. Hona argazkia. Argazki hau 2008ko otsailaren 3an hartua da Bilboko Areatza inguruan. Egun horretan San Nikolas elizan San Blas eguna ospatzen zen (argazkiaren atzekaldea elizaren atea da). Jende andana handiak gerturatzen dira opilak eta kordoilak erostera eta bedeinkatzera neguko hotzetatik babesteko eztarria. Egun horretan bertan inauteriko igand...


euskal-herria 1456132461502

EHko zazpi hiriburuetako batetik mundura (edo unibertsora) EHn gertatutakoa edo bizitakoa, EHko ikuspegi osoa erakutsi nahi duen bloga.