Gujuli - Goiuri: Oiardo ibaiaren jauzia.
Izarra (Araba) eta Urduña (Bizkaia) artean, La Barrerilla mendatetik jaisten den errepidean Gujuli edo Goiuri herria topatzen dugu, non Oiardo ibaiaren urak harresi batetik amiltzen dira metro askotan, Altubeko pagadietan sartzeko eta Altube ibaia osatzeko.
Urjauzi hau ikusteko bi aukera ditugu: bata herriko elizaren ondotik trenbidea (ibilbide luzeko RENFE) gurutzatu ondorengo bidezidorretik. eta bestea, hemengo bestealdean dagoen begiratokitik.
Ikuspegia zoragarria da alde bietatik, baina ikusgarriena elizaren aldekoa da, amildegia bere osotasunean sentitu eta ikusi dezakezulako zure oinen azpian.
Ibiltzeko oso lasia eta erraza.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: