Kategoria: izarra
EGUNA: MAIATZAK 12 LEKUA: IZARRA ORDUA: GOIZEKO 11:30etan (frontoian)/14:30etan BAZKARIA (15€) IZENA EMATEKO: IZARRAko FRONTOIAN edo E-MAILEAN IZENA EMATEKO AZKEN EGUNA: MAIATZAK 10 INFORMAZIO GEHIAGO: esaerazaharrak@gmail.com
Corea con augurios de paz y desarrollo ELSON CONCEPCIÓN PÉREZ elson.cp@granma.cip.cu Cuando este 16 de febrero el pueblo coreano recuerde el aniversario 70 del extinto líder King Jong Il, los augurios de paz y desarrollo aparecen en planes y compromisos que ya empiezan a concretarse. ESTATUA EN HONOR A LOS LÍDERES DE COREA DEMOCRÁTICA De acuerdo con un editorial del periódico Rodong Sinmun, la República Popular Democrática de Corea reforzará por todos los medios la primera potencialidad del país: el poderío político-ideológico y de unidad, acorde con la estrategia del Partido del Traba...
GAZTETXOEN LEHENENGO KANPORAKETA IZARRAN Aurreko ostiralean, hilak 13, hasi ziren Arabako Eskolarteko kanporaketak. Lehen kanporaketak Gorbeialdera eraman gintuen, Izarrara hain zuzen ere. Egoerak kasu paranormaletara eraman gintuen. Krisi garaia bada ere herriko neskatilak goxokiak eman nahi zizkion gose zen eskale bati, bera ere gosetuta egon arren. Edota trenean zioan neskatxa gazteak kartera lapurtu zion tipoarekin enrrollatu nahi lukeen… Nola ez lanak txukun egin eta gero Josu Campo eta Paula Amilburu pasa ziren finalera. Gorbeialdekook izango dugu ordezkaritza 28an Legution osp...
Urtero bezala, udaberri-uda partean hasten dira gazte eta txikiak animatzen. Heldu da beraien txanda, heldu da 2011ko Arabako eskolarteko txapelketa! Eta gainera, zer, eta FINAL HANDIA GURE ESKUALDEAN izango da (baten batek esango du: nola ez ba? ezin zen bestela izan, jeje...). Hona jakin beharreko guztia (apuntatu agendetan!): ARABAKO ESKOLARTEKO BERTSOLARI FINALA Maiatzak 28 LEGUTION EGITARAUA: 11:30etan Ekitaldiaren hasiera. 12:00etan Bat-bateko txikien finala 13:30etan txikien sari banaketa 14:00etan bazkaria Frontoian edo plazan 16:00etan han...
Maiatzeko Zuiako euskararen orria kalean zuiako kuadrillan, eta euskaraz... Asko dago egiteko! Egin KLIK!
Udaberrian… BERTSO ABENTURA SARRIAN Ekainaren 10, 11 eta 12an 8-12 urteko haurrentzat IZEN EMATEA: Maiatzaren 26a baino lehen ZUIAKO KUADRILLAKO UDALETAN INFORMAZIO GEHIAGO: Zuiako Kuadrillako EUSKARA ZERBITZUATelefonoa: 945 430167E posta: euskara@cuadrillazuia.com ________________________ Arabako Bertsozale Elkartea Tel: 945 010505 - 688616531 e-posta: araba@bertsozale.com
Zuiako Kuadrillako "euskararen orria" . 2010eko abenduaren 5. alea argitaratu dute.Deskargatu hemen
Maiatzaren 15ean, Larunbata, 12:00etan hasita Udaletxeko plazatik. IZEN EMATEA: Maiatzaren 10a baino lehen!!! Txapelketa hau taldeka jokatzen da Taldea gehienez bost lagunek osatuko dute Ehun esaera zahar ikasi beharko dira Talde bakoitzari bertsoa kantatuko zaio. Esanahiarekin lotutako esaera zaharra esan beharko da hitzez hitz Asmatuz gero 2 puntu lortuko dira erratuz gero errebote egongo da. Errebotean asmatuz gero puntu bat. Txapelketa bitan banatuko da. Puntu gehien lortzen duten taldeak sailkatuko dira. Goizean sailkatutako taldeek parte hartuko dute arratsaldeko finalean. Be...
Arabako kuadrilla arteko bertso txapelketa 2010. Zuia – gorbeialdeko liga. Aramaio, Izarra eta Elosuk osatzen dutena. Lehenego faseko kanporaketetako hirugarren saioa. Izarrako fontoian. Ostirala, Martxoak 12. Aurreko bi saioak Aramaioko taldeak irabaziak, Izarrako bertso eskola VS Elosuko Itorrigorri. Izarra “vertsus” Elosu, alegia. Alea jacta est, zioen bertsolarietako batek. Baina zori alerik ez, dagoeneko. Irabazi arren Aramaiok pasa du hurrengo faserako Rubicon-a. Ave Caesar, morituri te salutant zuzenago litzateke. ...
ATZO HASI ZEN ARAMAION ARABAKO KUADRILLARTEKO LEHENENGO BERTSO TXAPELKETA Aramaioko Marixeka elkartean ospatu zen txapelketa irekitzen zuen Zuia-Gorbeialde ligako lehen bertso kanporaketa. Etxeko taldeak, Aramaiok, prestatutako afari goxoa jan ostean. Bertso Sorta Kolektiboen lehiaketarekin hasi zen gaua. Lehiaketa hau taldekako bat-bateko bertso txapelketa honekin paraleloan ospatzen da. Hemen saio ezberdinetan talde ezberdinak idatzizko bertsoak kantatz...
Gorbeialdean bertso eskolak txanpiñoiak bezala ugaritzen ari diren honetan, hona tresna erabilgarri bat: BERTSOLARIXA. Nahi duzuen bukaera sartu (-ita, -ako, -uru), lege fonetikoei BAI esan (PeTaKa eta BeGiRaDa forever) eta prrrrrt... krixton errima pila klik bakarrean. Laister bertso eskolara portatilarekin joaten hasiko gara, jeje...
IZARRAKO Heldu eta gazteen bertso-eskola martxan jartzeko zita: EGUNA: Azaroaren 13an, Ostirala, ORDUA: 20:00etan LEKUA: IZARRAKO FRONTOIA Interesik baduzu, bertara azaldu eta hantxe lotuko dira ordutegi eta taldeak. LAGUNTZAILE
Eta ez nolanahikoak gainera!! Irati Andaren itzulera mundiala bertsotara!! zorionekoak gu! Eta nor ote da bigarren argazkiko buruhandi hori? (eufemismo bat da)
Eta nola gainera... aspaldian ikusi gabeko figuren arteko desafio mundiala Uzkianon! Iñaki Viñaspre & Zigor Enbeita vs. Irati Anda (uououou!) & Oihane Perea Lan eta Jolas elkarteak URKABUSTAIZ EGUNA antolatzen du urtero, eta bertsoak ez dira falta izaten. Bejondeiela! Horrelako zerbait ikusik dugu? Eez, bertsolariak estilizatuagoak dira... animatu!
Euskal kultura tradizionala izeneko ikastaroa egiten ari dira Elgoibarren, Xamarrek emana (eta saio bakoitzaren laburpena igotzen dute, oso interesgarriak denak). Eta, horren barruan, Xamarrekin berarekin elkarrizketa bat egiten dute Elgoibarko Izarrako kideek. Eta lapurretan esaldi batzuk:"Baina euskararen eguna, adibidez, Orion antolatzen bada, kezkatzeko modukoa da. Orion euskara ez al da eguneroko kontua? Horrek kezkatzen nau. Madrilen, nik dakidala, ez da espainolaren egunik antolatzen. Euskara sinbolo ia huts bat gehiago bezala ikusten badugu, egun batekin ospatzeko modukoa, gaizki ga...
Kaixo lagunok Hemen liburu interesgarri bat, lau hizkuntzatan atera zuten, eta bertsolaritzaz orokorrean gaur egun idatzita dagoen libururik osoena da. Esteka jarri dizuet, egin klik liburuan
Izarra (Araba) eta Urduña (Bizkaia) artean, La Barrerilla mendatetik jaisten den errepidean Gujuli edo Goiuri herria topatzen dugu, non Oiardo ibaiaren urak harresi batetik amiltzen dira metro askotan, Altubeko pagadietan sartzeko eta Altube ibaia osatzeko. Urjauzi hau ikusteko bi aukera ditugu: bata herriko elizaren ondotik trenbidea (ibilbide luzeko RENFE) gurutzatu ondorengo bidezidorretik. eta bestea, hemengo bestealdean dagoen begiratokitik. Ikuspegia zoragarria da alde bietatik, baina ikusgarriena elizaren aldekoa da, amildegia bere osotasunean sentitu eta ikusi dezakezulako zure oin...
Hemen errimategi txiki bat aurkituko duzue PDF bertsioan, espero dugu lanerako lagungarri izatea. irekitzeko egin KLIK