Bigarren Eskolarteko kanporaketa Izarran

gorbeialdea-bertsotan 1456135080255 Gorbeialdea bertsotan | 2011-05-25 18:48

GAZTETXOEN LEHENENGO KANPORAKETA IZARRAN

 

Aurreko ostiralean, hilak 13, hasi ziren Arabako Eskolarteko kanporaketak. Lehen kanporaketak Gorbeialdera eraman gintuen, Izarrara hain zuzen ere. Egoerak kasu paranormaletara eraman gintuen. Krisi garaia bada ere herriko neskatilak goxokiak eman nahi zizkion gose zen eskale bati, bera ere gosetuta egon arren. Edota trenean zioan neskatxa gazteak kartera lapurtu zion tipoarekin enrrollatu nahi lukeen… Nola ez lanak txukun egin eta gero Josu Campo eta Paula Amilburu pasa ziren finalera. Gorbeialdekook izango dugu ordezkaritza 28an Legution ospatuko den finalean!

 

 

 


Utzi iruzkina: