Xamarrekin berbetan
Euskal kultura tradizionala izeneko ikastaroa egiten ari dira Elgoibarren, Xamarrek emana (eta saio bakoitzaren laburpena igotzen dute, oso interesgarriak denak). Eta, horren barruan, Xamarrekin berarekin elkarrizketa bat egiten dute Elgoibarko Izarrako kideek. Eta lapurretan esaldi batzuk:
"Baina euskararen eguna, adibidez, Orion antolatzen bada, kezkatzeko modukoa da. Orion euskara ez al da eguneroko kontua? Horrek kezkatzen nau. Madrilen, nik dakidala, ez da espainolaren egunik antolatzen. Euskara sinbolo ia huts bat gehiago bezala ikusten badugu, egun batekin ospatzeko modukoa, gaizki gabiltza."
"Bada motibo positiborik ere gaur ardo botila on bat zabaltzeko: kultura bezala iraun dugulako, gutxitua, makal eta eri, baina iritsi gara XXI. mendera; beraz, zabal dezakegu ardo botila on bat"
"Zein dira, orduan, euskaldunok gure biziraupena ziurtatzeko klabeak?
Lehen baldintza kontzientzia eta koherentzia uztartzea da. Hemen huts egiten hasi garela uste dut. Kontzientzia badago, baina ez dakit zenbateraino dagoen hizkuntzarekin lotuta. Behar bada, badaukagu egoera larriei aurre egiteko kontzientzia, baina egunerokotasunean galdu egiten da. Adibidez, Egunkaria itxi zigutenean herria asaldatu egin zen, baina itxi aurretik 15.000 ale bakarrik saltzen ziren; oro har, erdal egunkariak erosten ditugu. Manifa batera joatea, manifestu bat sinatzea edo erretratu batean azaltzea ongi da, baina merkea eta erraza da."
Eta beste hainbat gauza esaten du Xamarrek, benetan irakurtzea merezi duen elkarrizketan ...
Iruzkinak
Utzi iruzkina: