Kategoria: xamar
Elgoibarko Izarra 2014-10-17 11:13 Euskara Jendea ikastaroko lehen saioa topiko bat bertan behera lagatzeko izan bazen, bigarrenean ere Erromako Inperioak gurean izan zuen eraginaren gaineko beste mito bat gezurtatu genuen: ez da egia euskaldunak isolaturik eta konkistatu gabe egon ginenik. Erromako Inperioak gurean eragina izan zuen, eta handia gainera, eta horren adibideak bata bestearen atzetik jarri zizkigun Xamarrek ordu eta erdiko hitzaldian. •Erromatar Inperioa Erromatar Inperioa K.a. 27. urtean ezarri zuten, eta mende bat geroa...
Gure jende euskaldunaren historia etorri zaigu berriro ere Xamarren eskutik (eta berarekin batera dokumentalak lantzen ibili den lantaldearen eskutik, jakina). Liburutik sei dokumental, ia sei ordu eta lana, lana erruz. ETBn eman dituzte atalak (baina merezi du zinez dokumentalak erostea, behin baino gehiago ikusteko modukoak baitira, sakonak eta mamitsuak). Dokumentala trinkoa da, sakona, pentsarazten dizun produktua da (eta ez gaude oso ohituta horretara), motel xamarra batzuetan, biziki interesgarria beti. Euskararen historia sozialaren materialetan beste mugarri bat jarr...
'Euskara jendea': gure hizkuntzaren historia, dokumental-sorta batean Amaia Akordagoitia | eitb.com 2013/06/03 Erromatar Inperioaren garaian baskoien eta barduliarren 24 hiriren errolda egin zutela erakusten duen hilobi-inskripzio bat topatu dute dokumentalaren grabazio-prozesuan. Ibaizabal Mendebalde eta Zenbat Gara elkarteak Euskara Jendea dokumental sorta ekoizten ari dira, euskararen eta euskal hiztunen komunitatearen historia erakusteko. Grabazio prozesu horretan, euskararen historiarako aurkikuntza arkeologiko garrantzitsua egin dute: Erromatar Inperioaren garaiko Caius Mo...
Euskaldunon dibulgatzailerik handiena dugu Xamar. Bere liburuak ezagunak dira (Orekan, Orhipean, Euskara jendea). Artikuluak ere idatzi ditu, Nabarra aldizkarirako adibidez. Horietako batzuk Expraik jaso ditu bere blogean. Udako irakurketa freskoenak, jakina. Eta 16. azatza, jakina.- Mestizaje kulturala … beharrezkoa ote?- Bizi osoko zirkulua edo zirkulu bizi osoa- Nire egunaria- Herriaren erakusteko laguntza praktikoa- Euskarari, esker onez- Zaharminak- Alien- Kixotekeriak- Bountytarrak- Kalitatearen hizkuntza- Askatasunaren lurraldea
Euskal kultura tradizionala izeneko ikastaroa egiten ari dira Elgoibarren, Xamarrek emana (eta saio bakoitzaren laburpena igotzen dute, oso interesgarriak denak). Eta, horren barruan, Xamarrekin berarekin elkarrizketa bat egiten dute Elgoibarko Izarrako kideek. Eta lapurretan esaldi batzuk:"Baina euskararen eguna, adibidez, Orion antolatzen bada, kezkatzeko modukoa da. Orion euskara ez al da eguneroko kontua? Horrek kezkatzen nau. Madrilen, nik dakidala, ez da espainolaren egunik antolatzen. Euskara sinbolo ia huts bat gehiago bezala ikusten badugu, egun batekin ospatzeko modukoa, gaizki ga...
Nire bizitzako garai ilun batean Callaoko Fnac-era joaten nintzen paseoan. Gran Vian bizi nintzenez, eta Gran Via ez denez edozein umore duzula ere jasan daitekeen kale bat, Fnac-eko beroa eta moketa nahiago nuen askotan. Gainera, sotoko kafetegian euro bakar baten truke zerbitzatzen zizuten ebakia: inguruko kafetegietan ez zen euro eta erditik jaisten. Gaur, garai ilun horiek gogora ekarri ditut eta Bilbon ireki berri duten Fnac-era jo dut. Lehenik eta behin sekula nirea izango ez den aparatutxo txuri baten aurrean geratu naiz, ezinezko maitasunaren sastada bihotzean. Gero Godard-e...
Oraintxe bertan bukatu dut liburua irakurtzen eta horra hor komentarioa.Euskara jendea, Xamar (Pamiela).Dibulgazio liburua da, euskararen historia sozialari buruzkoa. Ezinbesteko ekarpena egiten du liburu honek. Datu gehienak ezagunak egin zaizkit baina horrek ez dio kentzen liburu honi ekarpena.Alde batetik, han-hemenka sakabanaturik zeuden hainbat eta hainbat datu biltzen ditu eta osotasuna eman. Eskertzekoa da. Gainera, euskararen soziolinguistikan horren premiazkoa dugun dibulgazioa egiten du. Liburua irakurterraza da eta eskoletan eta euskaltegietan oso erabilgarria.Beste alde batetik,...