Bai, bai, aurreko hilabetean ez genuen deus jarri eta apirilerako zerbait idaztea komenigarria zela iruditu zaigu.Hasteko eta zalantzarik balego argitze aldera, gogoratu APIRILAREN 7an izanen dela Iruñean Kantuz, beti bezala hilero lehen larunbatean. Eta udaberria sartu berri garen honetan bideo zahar samar bezain interesgarri batekin gurekin etortzeko gomendatzen dizuegu. Beti bezala, eguerdiko 12etan Merkaderes karrikan.


                         Urtero bezala, Hitzaro Euskara Elkarteak Plan, Plin, Plan goizeko aisia ekimena antolatu du iragan Aste Santuan. Zortzi haurrek hartu dute parte egitasmoan eta saioak Milagrosa Ikastetxean egin dira, Udalak ez baitu Gazte Lekuan egiteko baimenik eman. Elkarteak balorazio positiboa egin du, zailtasunak zailtasun ekimena aurrera atera delako. Aroa Izquierdo begiralearen aburuz ere "balorazioa ona da", haurrak ez ezik, arduraduna ere gustura aritu b...


Ikusten den bezala, Aste Santuan Egiptora joan nintzen nire familiarekin. Oso herrialde polita iruditu zitzaidan, egia esan, piramideak ikutzerainoko sentsazioa harrigarria egin zitzaidan, berdin, Niloa txalupan zeharkatzearekin.Beste gabe, esatea, mundu guztiari gomendatzen diodan bidaia dela. Mapan sartu eta gehiago inbestigatu:tagzaniapasteAste Santuko Egiptoko bidaia map


Aurtengo Aste Santuan Lezon izan ginen Gazte Topagunea ospatzen. Giro ezin hobea bizi izan genuen; hitzaldiak ugariak izan ziren, baita jarduerak ere, guzti hau jaiaz inguraturik. Musikaz gozatzeko aukera ere egon zen, patxaranak gure eskutatik pasatzen ziren bitartean.Txarrena eguraldia izan zen, akanpalekua hondatu baitzuen, baina nolanahi ere, hurrengo Topagunean han izango gara berriz ere. tagzaniapasteLezo map


Martxoaren 13 zen etxea bakarrik geratu zenean. Egun bat bakarrik pasa zuen baina ez gehiago. Martxoaren 14an etxe bat guztiz aldatu behar zuen bere egitura. 2-3 pertsona bizitzetik 10 pertsona aguantatzera hain zuzen. Gogoratzen naiz bai nola hasi zen aste santu hura. Beti bezala klasekideak etxera eraman zigun bere autoan. Etxean lagunak zain nituen garagardoarekin. Aste osoan parrandan edo etxean erretzen pasatzen genuen, ala ere, hori ez zen gauza bakarra, batez ere, oso ondo jaten genuen; astelehenean txino, asteartean turko, asteazkenean mexikano...eta horrela topagunea iritsi zen art...


Aste Santuko oporrak

hills 1456147662665 Hills | 2008-04-25 14:54

Kaixo!     Berandu izan arren nire aste santuko oporrak azalduko ditut. Lehenengo astea deskantsatzeko erabili nuen azterketetako tentsioa kentzeko. Bigarren astean, Vielha-ra joan nintzen nire familiarekin. Vielha Val d'aranen dagoen herri txiki bat da; Baqueira Beret-en hain zuzen.     Heldu bezain pronto, eskiatzeko arropak jarri soinean eta Beret mendira igo ginen eta bertan pasatu genuen eguna. Nire ahizpak eskiatu egin zuen baina ni ez naiz ausartzen. Aste horretan ez zegoen gauza asko egiteko baina ongi konpondu ginen denok. Ni nire ahizparekin egon ni...


Oporrak

1
jos 1456149231317 Amets, zatoz nigana | 2008-04-10 14:18

tagzaniapasteNire etxea! map   Aste Santu hauek Zumaian igaro ditut, nire herrian. Ez dut izan aukerarik kanpora ateratzeko, eta horrela, nire lagunekin hemen geratu naiz herriko festen zain. Eguraldia txarra izan arren, paregabeak izan dira egun hauek, azkenean, deskantsatzeko denbora izan baitut!


Aste Santuko oporrak

izargorri 1456148101284 izar gorri | 2008-04-03 14:49

Motzak! Oporrak betiko lez motzak izan dira! Lehenengo astea lanean ibili nintzen, tabernan, beraz, ezin izan nuen Gazte Topagunera joan…Hurrengora fijo baietz! Bigarren astea askoz hobeagoa izan zen. Gasteiz elurtuta utzi eta hondartzarako bidea hartu genuen Mikelek eta biok. Jomuga: Peñiscola. tagzaniapastePeñiscola map Primeran egon ginen bertan apartamentuan, ez da aurreneko aldia ezta azkena izan ere…abuztua gertu dago! Jeje Gasteiza buelta gogorragoa izan zen, batetik oporrak bukatzen zirelako eta bestetik, goizeko 6.30tan genuen autobusa galdu genuelako…


Sahara

No profile photo I dont love anyone | 2008-04-03 14:38

Hona hemen Aste Santuan egindakoaren aurrerapena. Aurrerago azalduko dizuet zehatz-mehatz egindakoa. Sahara


Itzuli gara Aste Santuko oporretatik. Hau pena! bi aste eder izan dira benetan! lehengo astean, bi egun lan egin behar izan banituen ere, gainontzeko aste eta erdiak libre izan ditut, eta oso ondo aprobetxatu ditut!Aste Santuko opor egunak, Zumaian bertan eman ditut, egun pasak egin, lagunekin egon, parrandaren bat ere bai tartean... oso gustora. Bigarren astean, aldiz, lau lagun Riojako Castañares-era joan giñen lau egun igarotzera! lagun batek bertan etxe bizitza du eta hori aprobetxatuz Valdezcaray-ra joan giñen eskiatzera! elurra franko! eta gu eskaitzeko irrikitan! Benetan oso ondo iga...


Gaur 2008ko martxoak 19a da, aitaren eguna edo San Jose eguna edo, aurten ere bai azteazken santua. Katolikoak diren leku guztietan gertatzen den bezalaestatuaren laikotasuna aparte utzita eta ahaztuta,  Euskal Herrian erlijio kutsuko prozesioak egiten dira korneta, tanborrak, anaide eta irudiekin. Garrantzitsuenak Bilbon egiten dira aspalditik. Lehen sinestunak joaten ziren baina orain turismorako beste ekintza bat bihurtu dira. Bilbon aste bete batean gertatzen dira guztiak: erramu igande aurreko larunbatean hasita berpizkunde igande arte. Bizkaiko eta Gipuzkoako beste h...


oporretako plana

luisetxabe 1456151136820 luis | 2008-03-07 08:39

ya laister oporrak artzen diteu ta ia goguakin nao potruak ondo ikutzeko aukera itzela da ta. ez det ezer bereziik pentzau opor hauetan iteko baino esfortzu haundia eskatzeun ezer ez iten saiauko naiz. goizetan urteroko oiturai jarraituz, 12ak arte lo ingoet ta geo metroa jungo naiz gozaltzea. bertan lagunekin pixkat eon ondoren, bazkaltzea jun ta arratsalde guztia nunbaiten rayauta eon, patinetian ibiltzea jun edo bateria jotzea jungo naiz. gabian, metroa zoze hartzea jun ta lagunekin eon ondoren, oira ta hurrengo egunian berdina itea. geo san telmuak datoz, 3 egunez parranda iteko egunak,...


Aste santua

leilepower 1456151020532 Leile power | 2007-05-14 00:09

Dans le vacances j,etais a la franceje suis ete aux paris... Aste santu honetan parisen egon naiz nere izebarekin oporretan. Oso hiri polita iruditu zait eta oso gustora pastu dut, gauza aunitz ikusi ditugu gainera... Berriro bueltatuko naizen sentsazioa geratu zitzaidan.. J´adore Paris!


elurra hemen da berriz ere

irune 1456148012785 Uxar | 2007-03-19 14:05

Aste Santuaren atarian gaude eta elurra egingo omen du 200 metrotara. Negua negu izan ez den urte honetan, denok egon gara elurraren zain, eskiatzera joateko prest, baina ez da heldu. Orain ordea eguzkia da nahi duguna, eta naturak elurra ematea erabaki du! Aldaketa klimatikoa jasateko arriskurik ez dagoela esaten jarraituko dute batzuek oraindik. Naturak justizia bere esku hartu du. 


igandea

madigan 1456151170416 ultrapertsonala | 2006-06-04 10:53

Badut lagun judutar bat, Alemanian bizi dena. Bera astero joaten da sinagogara. Sinagogan famili moduan biltzen dira larunbatero Torah irakurri eta eztabaidatzeko. Ni, Frankfurt-en izan nintzenean konprobatu nuen horrela zela. Sinagogak oso apalak dira, humilak. Ez dituzte inongo apaindurarik. Hori bai, judutarrek biltzen direnean, iskanbila ere sortzen dute. Oso altu egiten dute berba, eztabaidak latzak izaten dira. Emozionatu nintzen nahiz eta tutik ez ulertu. Famili bizia zirudien, eta umore onekoa, gainera. Hori da gure elizatik faltan botatzen dudana. Eztabaida gehiago, barruan, fededu...


Azken iruzkinak