Aste Santuko historia bat eta erdi

zerrat 1456153963084 zerrat | 2008-05-21 09:35

Martxoaren 13 zen etxea bakarrik geratu zenean. Egun bat bakarrik pasa zuen baina ez gehiago.

Martxoaren 14an etxe bat guztiz aldatu behar zuen bere egitura. 2-3 pertsona bizitzetik 10 pertsona aguantatzera hain zuzen. Gogoratzen naiz bai nola hasi zen aste santu hura. Beti bezala klasekideak etxera eraman zigun bere autoan. Etxean lagunak zain nituen garagardoarekin. Aste osoan parrandan edo etxean erretzen pasatzen genuen, ala ere, hori ez zen gauza bakarra, batez ere, oso ondo jaten genuen; astelehenean txino, asteartean turko, asteazkenean mexikano...eta horrela topagunea iritsi zen arte. 3 egun intentso eta jendez beterik. Bertan kuadrilakoekin eta baita ezagunekin aurkitu ginen. Topa amaitu zenean, berriro ere astea aurrekoa bezala.

Amaitzera zihoan astea eta garbitzea tokatzen zen. Larunbatean gurasoak bueltatu ziren eta etxea utzi zuten bezala topatu zuten. Egun hartan parranda egin eta berriz ere Eskoriatzara.

Nahiz eta bi aste izan,  inoiz baino hobeto pasatzeko eta anekdota asko bizitzeko izandako esperientzia izan zen.


Utzi iruzkina: