Aste Santuko oporrak

hills 1456147662665 Hills | 2008-04-25 14:54

Kaixo!

    Berandu izan arren nire aste santuko oporrak azalduko ditut. Lehenengo astea deskantsatzeko erabili nuen azterketetako tentsioa kentzeko. Bigarren astean, Vielha-ra joan nintzen nire familiarekin. Vielha Val d'aranen dagoen herri txiki bat da; Baqueira Beret-en hain zuzen.

    Heldu bezain pronto, eskiatzeko arropak jarri soinean eta Beret mendira igo ginen eta bertan pasatu genuen eguna. Nire ahizpak eskiatu egin zuen baina ni ez naiz ausartzen. Aste horretan ez zegoen gauza asko egiteko baina ongi konpondu ginen denok. Ni nire ahizparekin egon nintzen gehienbat. Afaltzera joan ginen ia gau guztietan baina batzutan etxean ere gelditzen ginen. Oso ondo pasatu nuen baina azkeneko hiru egunak gaixorik jarri nintzen eta ohetik ezin nintzen jaiki ere egin.

 

     Beno, ez ziren hain opor txarrak izan, uste nuena baino hobeto pasatu nuen bertan. Normalean, familiarekin oporretan zoazenean uste duzu aspertu egingo zarela edo “rollo” bat izango dela baina nire esperientziak frogatzen du ez dela horrela beti. Amaitzeko hemen uzten dizuet Vielha-ko mapa bat zuek kokatu zaitezten.

 

   Asteburu ona pasa!

   



vielha map


Utzi iruzkina: