boomp3.com Apirilaren 17an, Ikus-entzunezko komunikazioko hirugarren mailako ikasleoi bihotz zati bat lapurtu ziguten. Goizeko ordu txikitan joan ziren zure bila, ehiztaririk koldarrenen antzera, eta gauaren iluntasunean eraman zintuzten. Telebistan garaikur gisara erakutsi ondoren, bost egun eta bost gau luzez eduki zintuzten euren hatzaparretan; mehatxuz, burlaz eta jipoiez jositako 120 ordu amaigaberen agonian. Orain, Alcala Mecoko espetxean zaude, Euskal Herritik ehunka kilometrora; baina, halere Iosu, jakin ezazu urruti egon arren gurekin zaudela, gu zurekin gauden bezalaxe. Zaila za...
San Telmoak dira zumaiako jai preziatuenak, dudarik gabe. Aurtengoan, ordea, guztiz berezia izan da San pedro txiki abesbatza osatzen dugun partaideontzat. Hirugarren CDa aurkeztu baitugu. CDarekin batera, oraingoan, DVD bat ere salgai dago herriko hainbat puntutan. Zumaiako Baleike herri aldizkariaren web orrialdean honako kronika hau aurkitu dut kontzertuari buruzkoa. Benetan, hileak puntan jartzen dizkit! Ilusio handiz irakurtzen dira horrelako komentarioak! Hona hemen testua: San Pedro parrokia entzulez bete-bete egin eta Oroitzapen Doinuak DVD-aren eta CD-aren aurkezpena arrakas...
Gure gizarte aurrerakoi honetan, dena ez da arrosa kolorekoa. Hainbat gauza dira, kolore argia iluntzen dutenak. Nik, hauetako batetaz hitz egin nahiko nuke: drogaren kontsumoaz hain zuzen ere. Ez dio axola kontsumitzailea arraza zurikoa, beltzekoa, heldua, gaztea… izatea, jende asko dago droga kontsumitzen duena, euren bizitza arrisku larrian ipiniz. Droga, aspaldidanik dago gure kulturan ezarrita, oraindela urte asko, medikuntzan erabiltzen hasi zireneti...
AHT ez da ohiko trena. Trenaren itxura osoa du, baina hegazkinaren parekoa da distantziei, geldialdiei eta energia gastuei dagokionez. Izan ere, AHT, lurretik doan hegazkina dela esan dezakegu. Gainera, urrun dagoena gerturatu ordez, gertu dagona urrunduko du. Azkarrago burutuko dute, noski, Madrildik Parisako bidea, baina bidean zeharkatutako herriak eta eskualdeak txikitu eta beren bizi-modua eta bizi-kalitate larriki kaltetuko ditu, AHT-ak ez baitu aldiriko garraiorako balio. Hirietan bakarrik geldituko da eta, ondorioz, ez ditu eskualde barruko joan-etorriak (eguneroko tren erabiltzaile...
“LEHEN, HASIERAN, BESTE ILUSIO BAT ZEGOEN AGINTARIENGAN; ORAIN, BERRIZ, ERABAKIAK ERABAT POLITIKOAK DIRA” Antton Garikano Tolosan jaio zen 1967. urtean. Ikasketaz hizkuntzalaria da. Euskal filologia ikasten hasi bazen ere Donostian, Ingeles filologia egiten bukatu zuen Bilbon. Izan ere, karreran irakurri behar zituen liburuak jadanik irakurriak zituela ohartu zen. Ikasketak amaitu eta berehala, itzulpengintzan murgildu zen. Horrela, 2004. urtean Euskadi Saria irabazi zuen Bederatzietatik bederatzietara obraren itzulpenarekin. Egun, Zumaiako institutuan ingeleseko irakaslea da, eta, aldi ...
2008ko martxoaren 6 eta 7an, ekonomia solidarioa, autogestioa eta kooperatibismoari buruzko jardunaldiak egin ziren HUHEZI fakultatean. Bertan izan ziren hizlari moduan: - Marie Bouchard: Ekonomia sozialeko Kanadako ikerketa-katedraren titularra - Jose Luis Coraggio: Argentinako Universidad Nacional de General Sarmientoko Ekonomia Sozialeko MJaisutzako zuzendari akademikoa eta Instituto del Conurbanoko irakasle eta ikertzaile titularra. - &...
Gaurko klasean, google calendar erabiltzen ibili gara! hainbat egutegi egin ditugu, bata bestearekin konpartitu, e-mailak bidali... horren emaitza da hurrengo egutegia!
Itzuli gara Aste Santuko oporretatik. Hau pena! bi aste eder izan dira benetan! lehengo astean, bi egun lan egin behar izan banituen ere, gainontzeko aste eta erdiak libre izan ditut, eta oso ondo aprobetxatu ditut!Aste Santuko opor egunak, Zumaian bertan eman ditut, egun pasak egin, lagunekin egon, parrandaren bat ere bai tartean... oso gustora. Bigarren astean, aldiz, lau lagun Riojako Castañares-era joan giñen lau egun igarotzera! lagun batek bertan etxe bizitza du eta hori aprobetxatuz Valdezcaray-ra joan giñen eskiatzera! elurra franko! eta gu eskaitzeko irrikitan! Benetan oso ondo iga...
Blogosferan sartu garenetik, blogak ikusi eta ikusi gabiltza. Hona hemen, niri atentzioa piztu duten bost blog.http://blog.ikasi.eu/txontxongiloak/Telebistan irteten diren saioen ingurukoa da. Bideoak, argazkiak, komentarioak... agertzen dira bertan. Beraien bloga esaldi honekin hasten dute: BLOG HAU EGIN DUGU JENDEARI GURE IKUS PUNTUA ERAKUSTEKO. GUsTATZEA ESPERO DUGU. JULEN ETA ADRIAN.Gainera, telebsita gaiez gain, abestiei buruz, eguneko berriei buruz, filmei buruz, bideoak, serieak, txisteak...ei buruz hitz egiten dute. Bloga txukuna bada ere, nire zalatnzak ditut bloga hau haur batzuek...
Ni neu, betidanik ibili izan naiz Internet Explorer-arekin nabigatzen, duela pare bat hilabetearte. Lanean hasi nintzen, eta bertan Firefox besterik ez zegoen. Zabaldu eta bere abantaila guztietaz konturatu nintzenean instalatu nuen etxeko ordenagailuan. Eta ordutik, ez dut Internet Explorer ia erabili ere egin. Bestalde, Joxe Arantzabalen Faroa blogean dauden testigantzak irakurri ostean ordaindik eta zalantza gutxiago ditut: nahiago dut Firefox!!!Honako pertsona hauek ematen dute euren testigantza Faroa blogean: - Gari Araolaza (CodeSyntax) &...
IKO 3.mailako ikaslea naiz. Blog hau, Web 2.0 ikasgairako sortu dut. Bertan argitaratuko ditut klaseko hainbat artikulu eta baita beste hainbat irudi, esteka edota bitxikeria batzuk.