5 blog esanguratsu

pungis 1456152313384 PUNGILARIAK | 2008-03-13 14:51

Blogosferan sartu garenetik, blogak ikusi eta ikusi gabiltza. Hona hemen, niri atentzioa piztu duten bost blog.

http://blog.ikasi.eu/txontxongiloak/

Telebistan irteten diren saioen ingurukoa da. Bideoak, argazkiak, komentarioak... agertzen dira bertan. Beraien bloga esaldi honekin hasten dute: BLOG HAU EGIN DUGU JENDEARI GURE IKUS PUNTUA ERAKUSTEKO. GUsTATZEA ESPERO DUGU. JULEN ETA ADRIAN.

Gainera, telebsita gaiez gain, abestiei buruz, eguneko berriei buruz, filmei buruz, bideoak, serieak, txisteak...ei buruz hitz egiten dute.

Bloga txukuna bada ere, nire zalatnzak ditut bloga hau haur batzuek egin duten edota euskaldun berriak diren helduek egin duten, izan ere, darabilten euskara ez da oso txukuna.

Beste blog batzuekin loturak eta estekak badituzte ere, esteka horiek oso urriak dira. Gehiago jarri beharko lituzkete.

http://www.mutilmedia.com/

Blog hau, multimediaren inguruiko bloga bat da bere izenak dien bezala. Bertan, Wikiei buruz, irrati saioei buruz, software libreari buruz... hitz egiten du idazleak.

Bideo eta irudiak erabiltzen baditu ere, ez dira asko, baina daudenak egoki erbilita daude. Hala ere, bideo eta irudi gehiago erabiliko balitu, bloga interesgarriagoa izango litzateke, izan ere, frogatuta baitago testu bat ez dugula irakurtzen bisualkin erakaretzen ez bagaitu, era erakarpen hori gauzatzeko metodorik egokiena bideo eta irduaiak dira. Bestalde oso lotura interesgarriak egiten ditu beste blog edota web orrialdeekin.

Blog honetan multimediaren inguruko albiste eta komentarioez gain, multimedia zer den edota blog  bat zer den ere azaltzen digu. GAinera 2005eko uztailetik dago abian eta ez du askotan hutsik egin ordutik. Beraz, makina bat informazio dago bertan, esan bezala multimediari buruz, eta ginera euskaraz.

Mila esker Arkaitz!


http://www.kafeantzokia.com/eus/

Blog hau Bilboko kafe antzokiaren ingurukoa da. Bertan egoten diren kontzertu eta ikuskizunen ingurukoa alegia.

Testu guztiak irduiekin lagunduta doaz, bai taldeen argazkiekin, edta tadeen diskokko portadekin edota...

Bertan, ikuskizunei buruzko informazio os osatua ematen da, non, noiz eta zein preziotan izango den sarrera esaten baitu.

Egunero ez badute eguneratzen ere, astean birritan, gutxienez, eguneratzen dute eta horrek bizitzasuna ematen dio blogari erakargarritasuna ere suspertuz.

Orrialde web batek duen helbide elektronikoa badu ere, blog moduan eraikita dago. Ezekerraldean testuak, irudiekin eta nork eta non publikatu duen agertzen da. Gero, eskuinaldean, linkak, artxiboak, egutegiak... agertzen dira.

http://goiena.net/blogak/ziur

Blog hau blog pertsonal bat da, Ana Malagonenea, alegia. Bertan, idazleari eguneroko bizitzan atentzioa deitzen dioten gaiei buruz hitz egiten du: politika, euskara, blogosfera... Hortik, nire ustez, blogaren izenburua: Ziur al zaude?

Bere testuak, horixe, testu hutsak dira. Ez dute ez irudi, ez bideo, ez kolorerik. Testuak. Horrek bloga apur bat astuna egiten du. Hala ere, mugimendu handia duen blog bat dela ohartu  naiz, erantzun ugari jasotzen baiaitu egunen zehar. Egia esan, blogean argitaraturiko testuek duten kalitatea oso ona da, bai idazkuntzan baita gai eta iritzietan ere.

http://jakintzabideoak.blogsome.com/

Bloog hau, Ordiziako Jakintz ikastolaren media gunea da. Eskolak dituen multimedia baliabideak aprobetxatuz osatzen dute bloga. Bertan, eskolako jaialdiak, hitzaldiak, tailerrak, irterak...ei buruzko informazioa ematen dute, bai modu idatzian baita irudi eta bideoekin ere.


Utzi iruzkina: