Itzurun hondartza Zumaian dago. Benetan leku zoragarria. Eguzkia hartu eta hondartzan egoteaz gain, bertan ikus eta sentitu daitekeena ez da beste inon aurkitzen. Benetan! Zumaia osoa zoragarria bada ere, itzurungo hondartzaren txokoak izugarrizko xarma du. Guztioi gonbidatzen zaituztet ezagutzera, eta jada ezagutzen baduzue, berriz bixitatzera.Gainera, historia aurrea ezagutzeko toki aproposa da bertan daude flysch-ak direla eta. Toki zoragarri hau non dagoen zalantzak dituenarentzat. horra hor mapa bat. tagzaniapasteItzurun hondartza map
Danniel Ineerarity Burdeos-en bizi den bilbotar pentsalari eta idazlea da. Duela egun batzuk HUHEZIn izan zen hitzaldi bat ematen. “Como sobrevivir en la sociedad del conocimiento” izan zen bere hitzaldiaren izenburua. Luze hitz egin zuen gai honen inguruan, baina ni saiatuko naiz berak esandako ideia nagusiak laburki azaltzen. Guztiok ikasi behar dugu, dugun informazio guztia kudeatzen, izan ere, dugun informazio gehiegikeriak ez gaitu jakintsuago egiten, guztiz kontrakoa baizik, tontotu egiten gaitu. Jakin dezakegunak eta dakigunak ez dute bat egiten. Liburu gehiegi...
Pasa den ikasturtean (2006/2007) Ikus-entzunezko Rallyan parte hartu genuen klaseko batzuk. Zehazki Miren Manias, Lara Arruti, Zuriñe Etxeberriak eta nik, Alaitz Osa. Oso egun atsegina igaro genuen eta makina bat zer kontatua ekarri genuen. Hala ere, bukaeran arazo teknikoak medio, gure "korto" ez zen uste bezala irten, irudi batzuk ez zirelako ageri, beste batzuk gaizki zeuden... Hala ere, hemen dago gure "kortoa" guk nahi izan genuen bezalaxe. Zuen gustokoa izango delakoan, hor doa!
Hauek dira nire lagunak. Nahiz eta momentu honetan bakoitzak punta batean egon, beti gaudelako elkarrekin. Esti, Madrilen; Aroa, Guatemalan; Sara, Cancun bidean; Janire, Donostian ikasten; eta ni, Eskoriatzan!Hala ere, lasai, martxoak 1eko SAGARDOTEGIA berehala dator eta hor elkartuko gara berriz denok (bueno Aroa ez, baina berehala da bera ere etxean).SAN TELMOAK ere bertan dira, eta hor bai, hor egongo gara berriz denok!!! badut gogoa! animo nexkak!!!!
“Patxi Iraeta goizez. Patxi Trapero gauez. Drag queen-a? Ez. Udaltzaina ofizioz, blogaria afizioz. Batez ere afizioaren kontura da ezagun. Euskal blogosferaren aitzindarietako bat dugu” horrela hasten da Patxi Iraeta blogariari BERRIA egunkarian eginiko elkarrizketa. Iparragirreren Trapu Zaharrak abestiari omenez hartu omen zuen bere “trapero” ezizena. Seguru? Ez da ba trapero eta txapero izenek duten antzekotasunaren omenez izango? Egia esan ez dakit Iparragirreren abestiagatik edota bere ofizioagatik, jakina dena bere blogari arrakasta da. Lehenengotariko blogaria izatetik...
Arratsaldeon!Hauxe da nire lehen mezua blog honetan. Zenbat gehiago izango dira? Auskalo! Behintzat gaur, Pungis izatetik Ningis izatera pasatu naiz! ez da gutxi!Niretaz gehiago jakin nahi baduzu, sartu nire fotologean!
IKO 3.mailako ikaslea naiz. Blog hau, Web 2.0 ikasgairako sortu dut. Bertan argitaratuko ditut klaseko hainbat artikulu eta baita beste hainbat irudi, esteka edota bitxikeria batzuk.