San Telmoak dira zumaiako jai preziatuenak, dudarik gabe. Aurtengoan, ordea, guztiz berezia izan da San pedro txiki abesbatza osatzen dugun partaideontzat. Hirugarren CDa aurkeztu baitugu. CDarekin batera, oraingoan, DVD bat ere salgai dago herriko hainbat puntutan. Zumaiako Baleike herri aldizkariaren web orrialdean honako kronika hau aurkitu dut kontzertuari buruzkoa. Benetan, hileak puntan jartzen dizkit! Ilusio handiz irakurtzen dira horrelako komentarioak! Hona hemen testua: San Pedro parrokia entzulez bete-bete egin eta Oroitzapen Doinuak  DVD-aren eta CD-aren aurkezpena arrakas...