Danniel Innerarity pentsalari eta idazlearen hitzaldia
Danniel
Ineerarity Burdeos-en bizi den bilbotar pentsalari eta idazlea da. Duela egun
batzuk HUHEZIn izan zen hitzaldi bat ematen. “Como sobrevivir
en la sociedad del conocimiento”
izan zen bere hitzaldiaren izenburua. Luze hitz egin zuen gai honen inguruan,
baina ni saiatuko naiz berak esandako ideia nagusiak laburki azaltzen.
Guztiok ikasi
behar dugu, dugun informazio guztia kudeatzen, izan ere, dugun informazio
gehiegikeriak ez gaitu jakintsuago egiten, guztiz kontrakoa baizik, tontotu
egiten gaitu.
Jakin dezakegunak
eta dakigunak ez dute bat egiten. Liburu gehiegi daude, internetek estutu
egiten gaitu… azken finean, behar duguna askoz ere informazio gehiago dugu, eta
oraindik eta gehiago lor dezakegu, baina gehiena zaborretara botatzea hobe
izaten da.
Tontoa, gaur egun, ez da gari bateko ezjakina; orain, tontoa, noraezean dabilena
da. Gaur egungo arazoa ezjakintasuna, nahastuta egotea da, eta ez
ezjakintasuna. Garai bateko ezjakinari, liburu bat eman behar zitzaion; gaur
egun noraezean dabilenari, liburuak kendu egin behar zaizkio.
Gaur egungo
pertsonak, erabiltzaile otzanak besterik ez gara. Gure gizartea gu baino jakintsuagoa da,
jakintza toki guztietan baitago. Guk sortu ez ditugu aparatuak erabiltzen
ditugu, eta noski, konpontzen ez dakizkigunak. Dena da zerbaiten protesi:
internet, jakintzarena; autoa, oinena... Guztiok erabiltzailearen esklabutzan
bizi gara. Pertsona inteligenterik gabe bizi gaiteke, uko egin diezaiekegu,
baina ezin gara gauza inteligenterik gabe bizi.
Normalean, datuak
informazioa eta jakintza nahastu egiten ditugu. Hona hemen hiruren arteko
ezberdintasun nagusienak.
-
DATUAK à edozein organizaziok, datuak
behar ditu, euren lana bete ahal izateko.
-
INFORMAZIOA à ongi organizatuta dauden
datuak dira. Askotan nahasten dira datuak eta informazio terminoak. Datuak,
ordea, garrantziaren arabera organizatzen dira.
-
JAKINTZA à datuak makinak egiten ditu,
baina zailena da datu horiek egiteko erabili diren irizpideak dira. Horixe da
etorkizuneko lana, makinak egin ezin dezaketen guztia, alegia.
Desberdinak dira posibilitateak
eta ahalmenak. Nola uztartzen ditugu, bestela, posible dena eginda
dagoenarekin? Mekanismoak asmatu beharra daude gauzak egin ahal izateko.
Informazioa
filtraturik ematen diguna da jakintsua, zaratarik gabeko informazioa ematen
diguna, alegia. Ez milaka fitxero internetetik deskargatzen dituena.
- Gestionar la atención à Jarraian gauza asko egiteko
ahalmena dugu, baina oso pertsona gutxik dute gauza bat baino gehiago aldi
berean egiteko ahalmena. Atentzio konkretua eduki behar da zerbait
egiterakoan. Atentzioa kudeatu beharra dago. Ezinezkoa da egunero,
egunkari guztiak irakurtzea.
- Aniquilar la información
à Ahaztu beharra dago.
Erresumindurik dagoen pertsona batek ezin du ahaztu. Pertsonak eta
ordenagailuak, esaterako, ahazteko kapazidadearekin ezberdintzen dira.
Ordenagailua diseinaturik dago inoiz ez ahazteko. Hala ere, ofizina bateko
elementurik garrantzitsuena paperontzia da. “Hay que saber que es lo que
no hay que saber”
- Pensar por uno mismo à norbera, norbera izan behar da.
Momentuoro gaude beste batek zer esan digun kontatzen. Ahaztu hori, eta
norberak, norberak pentsatzen duena eta egiten duena kontatu, eta ez
besteena.
- Cooperar à kooperazioa ongi antolaturik
badago, lana sinplifikatzeko oso modu egokia da. Mundua hain da konplexua,
pertsona bakarrak ezin duela guztia egin. Baina horretarako,
behar-beharrezkoa konfiantza handia dagoen sistema bat.
- Ser breve à sintesiak, laburpenak
behar-beharrezkoak dira. Nukleo bilatzeko gaitasuna, alegia. Sinplifikazio
on bat, lanean dagoen gauzarik onena da.
Hauxe izan zen Innerarityk emandako
hitzaldia, laburtuta hori bai. Egia esan, oso hitzaldi interesgarria izan zen.
Gauza guzti hauek klasean ikusiak baditugu ere, oso interesgarria da gai
horretan aditua den norbaitek bere ikuspuntua azaltzea, eta batez ere
Innerarityk erabili zuen umore kutsu horrekin!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: