Danniel Ineerarity Burdeos-en bizi den bilbotar pentsalari eta idazlea da. Duela egun batzuk HUHEZIn izan zen hitzaldi bat ematen. “Como sobrevivir en la sociedad del conocimiento” izan zen bere hitzaldiaren izenburua. Luze hitz egin zuen gai honen inguruan, baina ni saiatuko naiz berak esandako ideia nagusiak laburki azaltzen.   Guztiok ikasi behar dugu, dugun informazio guztia kudeatzen, izan ere, dugun informazio gehiegikeriak ez gaitu jakintsuago egiten, guztiz kontrakoa baizik, tontotu egiten gaitu.   Jakin dezakegunak eta dakigunak ez dute bat egiten. Liburu gehiegi...